Topic-ek Granadako Arte Ederretako Fakultatean parte hartzen du Europako txotxongiloei buruzko mahai-inguru batean

Idoya Oteguik 'Pioneros de títeres europeos tras la escena' mahai-inguruan parte hartzen du

Maiatzaren 8tik 12ra Jardunaldi batzuk egiten ari dira, Granadako Arte Ederretako Fakultatean, ‘txotxongiloen ondarearen kontserbazioari eta Berriztapenari buruz: galkorretik iraunkorrera’.

Jardunaldi horien barruan, mahai-inguru bat izango da gai honen gainean: ‘Europako txotxongiloen aitzindariak agertokiaren atzean’. Idoya Otegik, Topic-eko zuzendariak eta Espainiako UNIMA-ko Zuzendari Nagusiak, parte hartuko du mahai-inguru horretan, eta berarekin batera izango dira María José Machado, Lisboako Txotxongioloaren Museoko zuzendaria (Portugal), Alfonso Cipolla, Istituto per i Beni Marionettistici e il Teatro Popolare-ko sortzailekide eta zuzendarikidea (Italia), eta Céline Bonnot, “Arte-maistra” zaharberritzaile independentea, larruan espezializatua (Frantzia).

Jardunaldi horiek jarduera nagusietako bat dira Europa Sortzaile programaren barruan (2014-2020ko deialdia); Cividale del Fruili-ko Udala da (Italia) programa horren buru, eta hauek dira parte hartzaileak: Ljubljana-ko Txotxongiloen Museoa (Eslovenia), Etcétera Txotxongiloen Konpainia (Espainia) eta Osijek-eko Unibertsitateko Arts Academie (Kroazia).

Lau erakunde horien eta herrialde anfitrioien artean (Eslovenia, Kroazia, Italia eta Espainia) hainbat jarduera antolatzen eta egiten ari dira; esaterako, ikastaroak, mintegiak, hitzaldiak, argitalpenak, erakusketak, ikuskizunak eta beste.
 












Bisita bannerrak


jarraitu Facebook-en


jarraitu Twitter-en




En ToPic Tolosa utilizamos cookies para mejorar la experiencia de los usuarios, facilitando la navegación por nuestra web. Estamos haciendo todo lo posible por facilitar el uso de dichas cookies, así como su gestión y control al utilizar nuestros servicios.
Para más información visite nuestra política de cookies aquí.