Anita Maravillas konpainiak 'Pintto, Pintto' lana aurkezten du. Laguntasunari zuzendutako abesti batean bilakatzen den ikuskizuna.

Emanaldia, maiatzaren 12an, Eskola Kanpaina izeneko jardueraren barruan eta ondoren larunbatean ikuslego guztiari irekia izango da.

Pintto galdurik dagoen txakur txiki bat da. Pinttok jolastea atsegin du baina badirudi norbaitek beldur diola eta ez duela berarekin jolastu nahi. Pinttok laguntasuna zein sinplea eta polita den gogorarazten digu.

Anita Maravillas txotxongilo antzerkiarekiko duen maitasunagatik, ezin egonagatik eta honekiko duen bokazioagatik sortutako konpainia da. Bere lehenengo pausoak 2005.urtean eman zituen Pepe Otal-en tailerrean, Raval erdian.

Bertan ezagutu ziren Mirella Larrea (Amorebieta) txotxongilolari trebea, eta Valentina Raposo (Santiago de Chile) aktore eta txotxongiloen antzerki zaletua. Elkarrekin, Anita Maravillas konpainia sortu zuten.

Konpainiak hiru ikuskizun ditu, “Los sueños de Leonor” ikuslegoa helduari eta gazteari zuzendua, “Sarean, Sun, sun” eta “Blue Bird” biak ikuslego familiarrarentzat. Kritika onak jaso dituzte ikuskizunek eta nazional zein internazionalak diren zenbait jaialdi eta ferietan parte hartu dute.

IKUSLEA: Lau urtetik aurrera.
HIZKUNTZA: Texturik gabe.
IRAUPENA: 50’

Data: Maiatzak 13
Ordua: 18:30tan.
Prezioak: Haurrak: 4 euro. Helduak: 7 euro.
Familia ugariak: Haurrak: 3 euro. Helduak: 5 euro.
Txartel salmenta: Topic zentroko txarteldegian. Eta www.topictolosa.com webgunean.
Oharra: Familia ugarientzako sarrerak Topic zentroko txarteldegian soilik eskura daitezke.
 












Bisita bannerrak


jarraitu Facebook-en


jarraitu Twitter-en




En ToPic Tolosa utilizamos cookies para mejorar la experiencia de los usuarios, facilitando la navegación por nuestra web. Estamos haciendo todo lo posible por facilitar el uso de dichas cookies, así como su gestión y control al utilizar nuestros servicios.
Para más información visite nuestra política de cookies aquí.