Larunbat honetako Topic museoko bisita teatralizatuetako sarrerak agortu dira

Maiatzaren 20 eta ekainaren 10erako lekua erreserbatu daiteke

Topic-eko museoa ezagutzeko antolatutako bisita teatralizatuak ospe haundia izanten ari dira pasaden urte bukaeratik. Bi bisita egiten dira, hilean larunbat batean, bat euskaraz eta bestea gazteleraz. Data berezietan ere programatu dira, apirilaren 8,9,15 eta 16ean esaterako, Aste Santuko oporrak izan direla medio. Egun guzti hauetan bisiten edukierak agortu dira.

Bisita hauen oinarria, museoa, Amaia Ruiz de Galarreta antzezlearen eskutik ezagutzea da. Bisitariek modu berezi batean ezagutzen dituzte, Tolosako Txotxongiloen etxeak ezkutzatzen dituen txoko magiko guztiak, ibilbidea esperientzia ahaztezin batean bilakatuz. Bisita bereziki haurrei eskainia dago, baina baita publiko familiarrari ere.

Izena emateko, ezinbestekoa izango da lekua aurretik gordetzea ondorengo telefonora deituta: 943 650 414; edo e-mail bitartez: cit@cittolosa.com . Taldeek gutxienez 5 pertsona eta gehienez 15 pertsona izango dituzte. Pertsona bakoitzeko salneurria  6 € izango da helduentzat eta 4 €, 12 urte bitarteko haurrentzat. Bisita dramatizatuak ekaina bitartean izango dira.

 












Bisita bannerrak


jarraitu Facebook-en


jarraitu Twitter-en




En ToPic Tolosa utilizamos cookies para mejorar la experiencia de los usuarios, facilitando la navegación por nuestra web. Estamos haciendo todo lo posible por facilitar el uso de dichas cookies, así como su gestión y control al utilizar nuestros servicios.
Para más información visite nuestra política de cookies aquí.