Topic-ek Italiara eraman du 'Polichinellaren Ibilbideak' erakusketa.

Topic-en 2013an egin zen erakusketa, eta ondoren Lisboara, Madrilera eta Cordenons-era eraman dute

Topic-ek babesten du erakusketa, eta Italiako Pordenone hirian, San Francesco-ren Klaustroan, ikusgai egongo da datorren apirilaren 1etik 30era bitartean, “Le Strade di Pulcinella” tituluarekin. Erakusketa hori bera Italiako beste hiri batean, Corenons-en, izan zen orain dela hilabete pasatxo, urtarrilaren 21etik otsailaren 28ra bitartean.

Erakusketa horren bidez, Polichinela Europan barrena zabaldu nahi da, jendeak ezagutu dezan. Erakusketan, hiri gehienek txotxongilo bat dute ordezkari: Napolesek Pulcinella, Parisek Polichinelle, Londresek Punch, Lyonek Guignol, Moskuk Petrushka, Bartzelonak Titella, Madrilek Don Cristobal, eta Tolosak, TOPIC bidez, Mariona. Proiektu honen logika eta filosofia da erakustea nola Europako txotxongiloen tradizioek, anitzak eta desberdinak izan arren, hizkuntza bera darabilten eta nola printzipio berak adierazten dituzten guztiek ere; hala, txotxongiloek garrantzi handiko eginkizuna betetzen dute beren alorrean: desberdintasunek, bereizteaz gainera, elkartu ere egiten dutela erakustea, eta hori, bistan da, behar-beharrezkoa da gaur egun

Polichinellaren familiaren eta giroaren inguruan, Europan diren pertsonaiei buruzko erakusketa handi batez hitz egiten ari gara; TOPIC-en egin zenekoa erreferentziatzat hartuz egiten da, eta “Polichinellaren Ibilbidea” izena du, Toni Rumbauk idatzitako liburu homonimoan oinarrituta dagoenez. “Tolosatik datozen piezen osagarri moduan, beste txotxongilo asko ere agertzen dira erakusketan; Italian pertsonaia ugari, ikaragarri, eta era askotakoak –maskarak esaten zaie hemen– daudela agerian geratzen da hala”, esan du Idoya Oteguik, erakusketaren inaugurazioko gonbidatu bereziak.

“Polichinellaren Ibilbideak” TOPIC-en inauguratu zen, 2013ko urrian, eta publikoarentzat zabalik egon zen 2014ko martxora arte. Gero, 2014ko ekainean, Lisboako Txontxongiloen Museora eraman zuten, eta 2015ean TEATRALIA jaialdira, Madrilen.
 












Bisita bannerrak


jarraitu Facebook-en


jarraitu Twitter-en




En ToPic Tolosa utilizamos cookies para mejorar la experiencia de los usuarios, facilitando la navegación por nuestra web. Estamos haciendo todo lo posible por facilitar el uso de dichas cookies, así como su gestión y control al utilizar nuestros servicios.
Para más información visite nuestra política de cookies aquí.