Topic-ek Aste Santurako haurrei zuzendutako eraikuntza eta manipulazio tailer bat antolatu du

Tailerra apirilaren 18tik 21era izango da

Tolosako Txotxongiloen Nazioarteko Zentroak, apirilaren 18tik 21era sei urtetik aurrerako haurrei eskainitako eraikuntza tailer bat antolatu du.

Urtero bezala, etxeko txikienek oporrak dituzten egun hauetarako, Topic-eko pedagogia departamentuak jostagarria eta hezigarria izango den tailer bat antolatu dute, non txikienek txotxongiloak eraikitzen eta hauek biziarazten ikasiko duten.

Egun bakoitzean, txotxongilo teknika ezberdin bat ezagutuko da eta istorioak, eszenografiak eta interpretazioa lantzeko denbora ere izango da. Eraikitako txotxongilo bakoitza bakarra izango da eta modu ezberdin batean manipulatzen ikasiko dira.

Tailerraren ordutegia goizeko beratzi terdietatik eguerdiko ordubatetara izango da eta 40 € prezioa du. Informazio gehiago nahi izan ezkero edota izena emateko Topic-ekin harremanetan jarri zaitezkete ondorengo telefono zenbaki honetan
943 65 04 14.
 












Bisita bannerrak


jarraitu Facebook-en


jarraitu Twitter-en




En ToPic Tolosa utilizamos cookies para mejorar la experiencia de los usuarios, facilitando la navegación por nuestra web. Estamos haciendo todo lo posible por facilitar el uso de dichas cookies, así como su gestión y control al utilizar nuestros servicios.
Para más información visite nuestra política de cookies aquí.