Datorren larunbatean “La verdadera historia de Romeo y Julieta” lanaren emanaldia egongo da ikusgai TOPICen, Ezezagunok-Los Desconocidos konpainiaren eskutik

Emanaldi honekin Down Sindromearen Nazioarteko Eguna ospatuko da

Miren Etxeberriak moldatutako lan hau, “La verdadera historia de Romeo y Julieta”,  Antonio Muñoz eta Olga Margalloren istorioan oinarrituta dago, zein aldi berean Shakespearen klasikoan inspiratuta dagoen.

Istorioaren bertsio berri honetan, konpainia gipuzkoarretik adierazten dutenaren arabera, “Julietaren aita, alaba etxean izateaz nezkaturik dago. Apaiza berrriz, bata bestearen aurka dauden familiak adiskidetzeaz leher egida eta istorio guztiek amaiera negatiboa duten lanak idazten dituen William-ez nazkatuta. Romeo aldiz, horren gustora dago maiteminduta egoteak sortarazten dion sensazioaz, ez duela pasatzerik nahi”.

Panorama honen erdian <egoera ezberdinen nahaste borraste eta burugabekeriak gertatzen dira, non Lucreciak, Julietaren lagunak, bere maitalea den Paris-ekin batera, aldi berean gertatzen ari den ezertxo ere ulertzen ez duenak, historiaren ibilbidea aldatzea nahi duen".

Martxoaren 21ean, Txotxongiloaren Nazioarteko Egunarekin batera, Down Sindromearen Nazioarteko Eguna ospatuko da. Ospakizun horren bidez, Nazio Batuen Batzar Nagusiak herritarren kontzientzia handitu nahi izan du Down Sindromearen gainean, eta, aldi berean, gogorarazi digu adimen-desgaitasuna duten pertsonek duintasun eta balio itzela dutela, ekarpen handiak egiten dituztela beren komunitatearen ongizatearen eta dibertsitatearen sustatzaile gisa. Orobat, beren autonomia eta independentzia indibidualaren garrantzia azpimarratu nahi izan dute, eta modu berezian seinalatu dute erabaki propioak hartzeko pertsona horiek duten askatasuna.
 
Nazio Batuek adierazi nahi izan dutena bere egin du TOPIC-ek, eta ospakizun hauetan modu aktiboan parte hartu du; hala, Ezezagunok Antzerki Elkartearen antzerki-obra bat programatu du egun seinalatu horretarako.

Ezezagunok antzerki-tailer gisa jaio zen, 2007ko urrian, adimen-desgaitasuna duten pertsonak antzerkiaren mundura hurbiltzeko helburuarekin. Proiektu horren harira sortu zen, 2008. urtean, Ezezagunok Kultur eta Antzerki Elkartea. Harrezkero, lan handia egin du taldeak, eta bost antzerki-lan estrenaitu ditu bere ibilbidean. Hiri askotan antzeztu ditu bere obrak: Gasteizen, Donostian, Beran, Hondarribian edo Irunen, besteak beste.

Data: Martxoak 25
Ordua: 18:30
Prezioa: Helduak 7 € Haurrak 4 €
Gomendatutako adina: 4 urtetik aurrera.

 












Bisita bannerrak


jarraitu Facebook-en


jarraitu Twitter-en




En ToPic Tolosa utilizamos cookies para mejorar la experiencia de los usuarios, facilitando la navegación por nuestra web. Estamos haciendo todo lo posible por facilitar el uso de dichas cookies, así como su gestión y control al utilizar nuestros servicios.
Para más información visite nuestra política de cookies aquí.