Larunbat honetan “Barriga Verde” erakusketa inaguratuko da, Galiziako txotxongilolaritza tradizionalari eskainia

Aldizkako erakusketa urriaren 8 arte egongo da irekita

Erakusketa hori, TOPIC-en antolatzen den hemezortzigarrena, Galiziako txotxongilo-tradizioari omenaldi xume bat egiteko modua da, eta mugarri bat markatzen du Morreu edo Demo Kultur Elkarteak, Viravolta Txotxongilo konpainiaren eskutik, 2013. urteaz geroztik egin duen bidean.

Erakusketa horren sorrera estu-estu lotuta dago “Sabel Berde” ikuskizunaren inguruan Kultur Elkarte horrek, beste eragile batzuekin batera, egin zituen ikerketekin, bai eta obra eder hori berreskuratzeko, balioan jartzeko eta zabaltzeko egin zituen saioekin ere.

Erakusketak 10.000 bisitari izan ditu eta Galiziako herri askotan jarri dute, Tolosara etorri aurretik. TOPIC-en bidez, Galiziako txotxongilo tradizionalaren panoramaren parte bat erakutsi nahi diegu Tolosara hurbiltzen direnei, eta Sabel Berde pertsonaiaren berri eman nahi diogu bai hemengo jendeari bai nazioarteko publikoari; horretarako, lehen aldiz eskainiko dugu erakusketaren katalogoko bertsio anglofonoa. Hala, TOPIC-ek modu aktiboan parte hartu nahi izan du erakusketa honetan, eta hainbat txotxongilo utzi ditu maileguan, Sabel Berderen parekoak direnak beste herrialde batzuetan. Guztira, TOPIC-eko Txotxongilo Museoak Europako 10 esku-txotxongilo tradizional utzi ditu maileguan Galizian –Lugon, Santiago de Compostelan, Pontevedran, Lalinen eta Ribadavian,– egin diren Sabel Berderen erakusketetarako.

Honaino heltzeko, bi kate-maila uztartu behar izan zituzten: “Sabel Berde” ikuskizuna bizitzeko zoria izan zuten belaunaldiena eta hura ezagutu ez zutenena. Horretarako, gogora ekarri behar izan zituzten oroitzapen zaharrak; hautsa kendu behar izan zieten aspaldi gordetako gauza eta objektu askori, eta horien balioaz jabetu behar izan zuten.

Horrela bada, hemen dago froga Sabel Berde ez zela hil, oraindik ere sentimendu bereziak pizten baititu haurrengan eta helduengan emanaldietan; sentimendu eta emozio horiek antzezpeneko unean baino ezin dira esplikatu, Sabel Berdek bere makila eskuan hartzen duenean agertzen dira eta. Sabel Berde, katxiporra tradizionaleko panpina kutun hori, berreskuratzeko apostua eragin eta bultzatu dutenak, funtsean, txotxongilo horrek irudikatzen dituen balioak dira, gure ustetan.

Data
18/03/2017 - 08/10/2017

Lekua
TOPICeko aldizkako erakusketa

Bisitatzeko ordutegia
Negua: 11:00-13:00 eta 16:00-19:00 ( astear,asteaz,oste,osti /entre semana, lunes cerrado)
11:00-14:00 eta 16:00-20:00 ( larunbat, igande eta jai egunetan / fi n de semanas y festivos)
Uda: 11:00-14:00 eta 16:00-20:00 (astelehenetan itxita / cerrado los lunes)
 












Bisita bannerrak


jarraitu Facebook-en


jarraitu Twitter-en




En ToPic Tolosa utilizamos cookies para mejorar la experiencia de los usuarios, facilitando la navegación por nuestra web. Estamos haciendo todo lo posible por facilitar el uso de dichas cookies, así como su gestión y control al utilizar nuestros servicios.
Para más información visite nuestra política de cookies aquí.