Titiritran konpainiak larunbat honetan 'Arturo y Clementina' lana aurkeztuko du

Ikuskizunak itzal antzerkia eta animazio zinematografikoa nahasten ditu

Piano eta antzerki objektuei zuzendutako kontzertua. Arturo eta Clementina maitemindurik dauden eta euren bizitza elkarbanatzea erabakitzen duten bi dordoka dira. Clementina alaia, ameslaria eta bizkorra da eta Arturok bere oskol gainean Clementina zaintzearen ardura darama baita berarentza baliotsua den guztia eskaintzea ere. Baina bakoitzaren irizpideak oso ezberdinak dira.

Clementinak artea eta bizitza sorkuntzaren barrutik sentitu nahi ditu, Arturok aldiz, dagoeneko kontsagratuta dagoen kulturari ematen dio garrantzia eta barre egiten dio bere lagunaren “inozentziari” jarduera artistiko ezberdinak burutu nahi dituenean.

Clementinak aldiz, bere lagunaren aurreiritzi eta segurtasun ezak bizkarrean daramatza, irtenbiderik gabe aurkitzen den arte. Titiritran Teatro hasiera hasieratik planu tekniko eta esanahiean interesatu da, teknologia berriak eta tradizioaren elkarrizketak bat eginez.

“Arturo y Clementina” ikuskizunarekin itzal antzerki tradizionalak, bere animazio tekniketan zein animazio zinematografikoaren lenguaiaren eramaileen inguruko ausnarketa egin nahi du. Argi mahaiaren aldaketa, lehenengo animazio zinematografikoaren eta ondorengo Stand Art euskarria, itzal antzerkiaren espazioan bilakatzen da eta aldi berean euskarri haundiko fotograma sekuentzian barneratzen da.



Konpainia

TITIRITRAN TEATRO Granadan jaio zen 1996.urtean, Maruja Gutiérrez eta Pedro A. López-en eskutik.

Helburu nagusia Txotxongi Antzerkiaren eta Objektuen lenguaia propioa garatzea da. Plano tekniko eta esanahia, teknologia berrien eta tradizionalen arteko elkarrizketan murgilduz. Ikuskizunak lau urtetik hamar urte bitarterako publiko eskolarrari zuzenduak daude eta eskolako ziklo ezberdinetako publikoarekin izandako esperientziek, eurei zuzendutako ikuskizunak seriotasun handiarekin burutu behar direla ausnartzera eraman dituzte… haurrek euren artean jolasten duten seriotasun berdinarekin.

Beraien ikuskizunetan txotxongilo manipulazioko teknika ezberdinak, argiztapen zaindua eta ikuskizunerako espreski sortutako musika erabiltzen dituzte. 1996. urtean estreinatu zen bere lehen ikuskizuna, Cuarto de Cuentos, iluntasunak eszenografia kokatzen duen espazio eszeniko bat proposatzen du, istorio dibertigarri hau gertatzen den aretoan klima intimista bat sortuz: kontatuak izan daitezten eta bizia hartzen duten liburuak, ipuinen mundutik sartu eta irten egiten diren pertsonaiek osatzen dute.

1999. urtean berriz Ínfimo lana aurkeztu zuten. Ikuskizun honetan txotxongilolariek ez dute euren aurpegia kapel edota maskara beltzez estaltzen, pertsona bera ikuskizunaren zati baita. Estetika espresionista baten bidez aitona baten eta bere jolas lagunaren, kalamastratutako katu itxura duen latorriaren, elkar aurkitzea kontatzen dute

2002. urtean plano tekniko eta esanahiean zentratuz, teknologia berri eta tradizionalen arteko elkarrizketa bat burutu zuten; itzala beti objektuari lotuta egongo da, emozio handiko istorioak kontatuz eta irudi digitala bere manipulazio aukerekin bateratuz eta horrela sortzen da Barbacana, gizakiaren nahiaren metafora poetikoa. Askatasunez nabigatu, edozer harrapatu nahi zuen pirataren istorioa… zeru zein itsasoan.

2007an Nena ikuskizuna estreinatu zuten, egilea bere haurtzarora itzultzen da, bere logelara, ohe eskaxera non lehenengo galderak bakardadean estaltzen ziren eta lehenengo beldurrak ageri ziren, bidai baten hasiera puntuan bilakatzen da.
Rebelión en el Circo (2.013) ikuskizun honetan armairu zaharreko ateak irekitzen dituzte, betiko armairua, erropak gordetzen diren leku hori, ideiak bezala, modaz pasatzen direnak eta denboraren poderioz geure artean bizitzera itzultzen direnak.


IKUSLEA: Familiar
HIZKUNTZA: Erderaz
IRAUPENA: 50’

Data: martsoak 18
Ordua: 18:30tan.
Prezioak: Haurrak: 4 euro. Helduak: 7 euro.
Familia ugariak: Haurrak: 3 euro. Helduak: 5 euro.
Txartel salmenta: Topic zentroko txarteldegian. Eta www.topictolosa.com webgunean.
Oharra: Familia ugarientzako sarrerak Topic zentroko txarteldegian soilik eskura daitezke.
 












Bisita bannerrak


jarraitu Facebook-en


jarraitu Twitter-en




En ToPic Tolosa utilizamos cookies para mejorar la experiencia de los usuarios, facilitando la navegación por nuestra web. Estamos haciendo todo lo posible por facilitar el uso de dichas cookies, así como su gestión y control al utilizar nuestros servicios.
Para más información visite nuestra política de cookies aquí.