Data bereziak, Aste Santu honetan, Topic Museora bisita teatralizatuak egiteko.

Apirilaren 8,9,15 eta 16ean izango dira

Topic Museoa ezagutzeko, bisita teatralizatuek duten harrera ona dela eta, Aste Santuan eskaintza luzatuko dugu: apirilaren 8-9 eta 15-16ean. Egun bakoitzean, goizeko 12.00tan, bisita gidatu bat izango da. Bisita hauek gazteleraz izango dira, baina taldearen arabera euskaraz ere egin ahal izango dira.
 
Amaia Ruiz de Galarreta antzezlearen eskutik ezagutuko da museoa.  Bisitariek, Tolosako Txotxongiloen etxe magikoa, modu berezi batean ezagutzeko aukera izango dute, ibilbidea esperientzia ahaztezin batean bilakatuz. Esperientzia bereziki haurrei eskainia dago, baita publiko familiarrari ere. Ekaina bitarte, hilean larunbat batean, jardueran parte hartzeko aukera egongo da.
 
Apirilaren 22rako programatutako bi bisitak berdin mantentzen dira.

Informazio gehiago

 












Bisita bannerrak


jarraitu Facebook-en


jarraitu Twitter-en




En ToPic Tolosa utilizamos cookies para mejorar la experiencia de los usuarios, facilitando la navegación por nuestra web. Estamos haciendo todo lo posible por facilitar el uso de dichas cookies, así como su gestión y control al utilizar nuestros servicios.
Para más información visite nuestra política de cookies aquí.