Peus de porc konpainiak larunbat honetan '¡A comer!' lana aurkeztuko du

FETEN 2015ean ikuskizun onenari saria jaso zuen

Ogro hankamotz eta gosetu bat aurkezten dizuegu, barazkiez osatutako afari tristea prestatzen ari den bitartean, babes bila dabilen haur bat gerturatzen zaiona.

Ogroa oso pozik jartzen da eta haurra jateko prestatzen da, baina haurrak hotza, gosea, zotina, logurea… dauka eta Ogroak, ezin du, haur hotz eta gosetu bat jan, beraz sura gerturatu, jaten eman, besarkatu egiten du.

TALDEA

Xesco Quadras-ek hamar urte baina gehiago daramatza bere ingeneri ezagutzak txotxongilo munduarekin bateratuz. Ne me títere pas-ek ondorengo ikuskizun hauek sortu ditu: 'El Sainete del señor rector' 2006.urtean sortua. Jaialdi nazionaletan sariak jaso ditu lan honekin. 'Sálvese quien pueda'. Títeres 4 Caminos konpainiarekin koproduzitutako ikuskizuna, 2008.urtean Festival de Títeres de Medellín (Colombia) aurkeztutako lana. 'Circunloqui'. Eskularru txotxongilo ikuskizuna, zirkoan oinarri duena.



Farrés Brothers y cia-rekin kan egin du aktore moduan- "La maleta de Agustí" ikuskizunean txotxongilolari modura. Txotxongilolari moduan lanean aritu da telebistarako egindako zenbait produkzioetan “Los Algos” Cuatro telebista katean igorritakoa edota " Los Lunnis " TVE, eta zuzendari artistiko moduan " Mira Sa Tele " eta " Zagales " programetan aritu da lanean, balear eta aragoiko telebistako haur ikuslegoari zuzendutako programetan.

Gaur egun Peus de Porc konpainia sortu du, eta ¡A comer! ikuskizuna aurkeztu du, FETEN 2015ean ikuskizun onenari saria jaso zuen eta 2015ean Titeremurcian Amigos saria jaso zuen.

IKUSLEA / PÚBLICO: 7 urtetik gora / A partir de 7 años
HIZKUNTZA / IDIOMA: Erderaz / Castellano
IRAUPENA / DURACIÓN: 45’

Data: otsailak 11
Ordua: 18:30tan.
Prezioak: Haurrak: 4 euro. Helduak: 7 euro.
Familia ugariak: Haurrak: 3 euro. Helduak: 5 euro.
Txartel salmenta: Topic zentroko txarteldegian. Eta www.topictolosa.com webgunean.
Oharra: Familia ugarientzako sarrerak Topic zentroko txarteldegian soilik eskura daitezke.


Topic Plus
Sarrera salmenta


 

Bisita bannerrak


jarraitu Twitter-en




jarraitu Facebook-en


En ToPic Tolosa utilizamos cookies para mejorar la experiencia de los usuarios, facilitando la navegación por nuestra web. Estamos haciendo todo lo posible por facilitar el uso de dichas cookies, así como su gestión y control al utilizar nuestros servicios.
Para más información visite nuestra política de cookies aquí.