Joan Baixasen unibertso artistikoa, Topic-en egongo da ikusgai, objetuak, instalazioak eta margolanak jasotzen dituen bilduma batekin

Joan Baixas-ekiko elkarrizketa, txotxongilolaria eta artista plastikoa

Tolosako Txotxongiloen Zentru Internazionalak, Topic-ek, martxoaren 19an 'Eroen ontzia' erakusketa zabalduko du. Bertan, Joan Baixas txotxongilolari eta artista plastikoak, bere azken sorkuntzak erakusten ditu, liburuak elementu nagusi diren intalazioetatik hasi eta artista bartzelonarrak “Mangoneos” izenez izendatzen dituen pieza txikietaraino. Margolanak ere badira, nahiz eta bere pinturak ez diren askotan ikusgai izan.

Bere erakusketaren gidari lanak egin ditzan eskatzen diogunean, Baixasek begiratzera gonbidatzen gaitu: “Pasea ezazu, begirada bat bota iezaiozu eta gero nahi duzun guztia kontatuko dizut”. “Begirada bat” denbora behar dut, erakusketa hau txikia baita bere espazio fisikoari dagokionean, baina handia eta xehetasunez betea. “Batez ere bisitariari proposatzen diodan jolas bat da, eta zergatik ez, baita zirikatze bat ere”.

'Eroen ontzia' horrela deitzen da, “erdi aroko kondairak hedonistak, eroak, mozkorrak, txotxongilolariak, pailazoak, aktoreak… kanporatu nahi zirela kontatzen duelako, hau da, bizitza txarra zeramatela kontsideratzen zen edonor erbesteratua izaten zen”. 




Erakusketa, urriaren 2 arte irekita egongo denak, liburuz eraikitako instalazioa bat eta 14 “Magoneos” izeneko istorioez osatua dago. Azken hauek, pieza txikiagoak dira “txotxongiloei buruzko galderak dira, txotxongiloek iradokitzen dituzten metaforak. Hariez osaturiko kontrol bat egoteak, jolas bat sortzen du nork nor kontrolatzen duenaren baitan, kontrola nork galtzen duen pentsaraztera eraman arte.
Pieza hauek egunerokotasuneko eta gizarteko metaforak dira, zer da txotxongilo bat sinboloaren inguruan”.

Gonbidapena jolas eta hausnaketara

Joan Baixasek bisitaria,  pieza hauen artean mugitzen den ikusle aktiboa izatea nahi du “antzerki mugi ezin eta ixiltzat” duen erakusketa honetan. Ez da eskultura erakusketa bat, antzerki lan bat izaten jarraitzen du, baina ez dago mugimendu eta hitzetan oinarrituta, baizik eta objektuen presentzia eta bisitariak bere istorioak sinis ditzanaren iradokizunean”.

Baixasek argi dauka, arte pieza hauen artean, bisitaria nola nahi duen mugitzea. “Jokuan parte har dezala. Elkarren artean antzerkia egiteko pentsarazi eta irudikatzea proposatzen duen interpelazioa bat da. Nik ez dut antzeztu behar, baina zuk zure irudimenarekin egingo duzu. Jolas eta hausnarketara egiten den gonbidapen bat da. Txotxongiloak baina gehiago olerki bisualak direla uste dut. Pieza hauekin lanean ari nintzenean  mugimendurik gabeko antzerkia egitea proposatu nion neure buruari”.

Eroen ontzia erakusketaren beste erakargarritasun bat, erakusgai jarri dituen margolanak dira, Baixasek oso gutxin erakutsi baititu bere obra piktorikoak. “Beti diot artistikoki pintura eta antzerkiaren artean nagoela, baina nire garapen profesionala antzerkian izan da eta pintura gehigarri bat, lagungarri bat, meditazio zona bat eta introspekzio bat besterik ez”.

“Topic-en etxean sentitzen naiz”

Eraksuketa hau “oso garrantzitsua da niretzat, duela urte bat hasi nintzen honetan lanean eta instalazio eta objektu hauek berriak dira  nire lanean”.  Lehen aldia da bere obra “eszenatoki gainean ez dagoela, bere lana hasi ohi zen moduan, marrazkiak berbegiratu nahi izan nituen. Zeramikarekin ere lan asko egin dut, nahiz eta inoiz ez ditudan pieza horiek erakutsi eta hemen horietako bi daude. Nire lanaren zabalkuntza guztia erakutsi nahi izan dut eta horregatik marrazkiek argitara atera behar zuten, batzuk berrogehi urte egon dira zain aramario batean”.

Ikusleari “nik sentitu dudan grina, erokeri hauek egiterako orduan, tonto batek bezala gozatu baitut” iristea nahiko nuke. “Oso ondo pasa dut erakusketa prestatzen, eta uste dut sortzen ari nintzen bitartean jolasean aritu naizenaren  mezua  helaraztea lortu dudala eta orain zure txanda da, jolas ezazu zuk ere ikusten duzun bitartean. Jolasa behin eta berriz aldarrikatu behar da eta artea, bere balioa hartuarazten laguntzen dion lurraldea da, bertan bere garrantzia hartzen duelako, nabariagoa delako. Baten bat, txantxa bat egiten egon daite artearen bidez eta aldi berean obra zoragarri bat sortu. Aldarrikapen bat egiten dugunean, edertasuna sortu eta aldi berean prozesuan gozatu daiteke”.

“Topic-en etxean sentitzen naiz”, esaten duen  lehen gauza da, berak hain ondo ezagutzen duen Tolosako Topic Txotxontxiloen Zentroaz galdetzen diogunean. “Nik etxe bat eta lan egiten dudan estudio bat daukat eta oso gogoko dut jakitea Topic-en beti nire lanak aurkeztu ahal izango ditudala, leku hau oso berezia baita. Txotxongilo munduaren barruan estatus berezi bat dauka: alde batetik txotxongilo tradizionalei   eta haur munduari leku haundi bat eskaintzen dio, nahiz eta material garaikideek ere baduten bere lekua. Etortzen naizenean oso ondo sentitzen naiz eta pixka bat probokatzailea izatea gustatzen zait eta erakusketa honekin lortu dudala uste dut, ikusi duen orok, orain arte erakutsi denarekin alderatuta, ez duela antzekotasunik dio. Horrek bide honetik goazela esan nahi du!


Testua eta argazkiak: Roberto Herrero


Erakusketako katalogoa



ARGAZKIAK (HAIEK TAMAINA HANDIAN IKUSTEKO KLIKA)





















 












Bisita bannerrak


jarraitu Facebook-en


jarraitu Twitter-en




En ToPic Tolosa utilizamos cookies para mejorar la experiencia de los usuarios, facilitando la navegación por nuestra web. Estamos haciendo todo lo posible por facilitar el uso de dichas cookies, así como su gestión y control al utilizar nuestros servicios.
Para más información visite nuestra política de cookies aquí.