Aldizkako erakusketa berria urriaren 16ean irekiko da

 Erakusketa Topic eta Binefarreko Txotxongilolarien arteko elkarlana da

 
“Jolasa eta txotxongiloak”, 2015eko bigarren aldizkako erakusketa, Topic eta  Binefarreko Txotxongilolarien bigarren elkarlanaren emaitza da. Hasiera batean txotxongilolariek euren Abizandako Txotxongieloen Etxean (Huesca) gordetzen dituzten  papel txotxongiloen bildumari eskainia izan behar zuen, baina erakusketa  ebuluzionantzen joan zen jostailua eta txotxongiloek duten erlazio estua erakustera iritsi arte.
 
Otsailaren 28ra arte ikusgai egongo den erakusketa honetan, txotxongilo zein jostailutzat har daitezkeen eta mugan dauden jostailuak ikusteko aukera izango da. Besteak beste txotxongilo jostailuak izango dira ikusgai: liburu-jostailuak, papel antzerkitxoak, ebakigarriak… Dagoeneko urte batzuk dituztenei, haurtzaroa eta irudimen zein aurkitze mundua gogorarazten dien unibertsora gerturatuz.

2011an, Topic-ek Tolosan, Binefarreko Txotxongilolarien ia ikuskizun guztiak batzen zituen erakusketa bat egin zuen, horietako batzuk Titirijai jaialdian izandakoak. Erakusketa berri honetan aldiz,  aragoiko konpainiak bere Abizandako Txotxongiloen Etxean gordetzen duen bilduman oinarritzen da.
 
Orain arte Topic-ek eskaini dituen erakusketa monografiko ia gehienetan  jatorria kontutan izan da: herrialde zein eskualde, edota txotxongilo konpainia partikular bat izan. Momentu honetan txotxongilolaritza munduari zeharkako modu  batean begiratu nahi izan zaio, txotxongiloak haurren kontzientzian noiz edo nola agertzen diren hausnartuz.
 
2009an martxan jarri zenetik, Topic-en hamabost aldizkako erakusketa ezberdin ikusi ahal izan dira Mali, Frantzia, Txina, Vietnam eta Indonesiako kulturekin zer ikusia izan duten  txotxongiloenak. Honi esker Kolorin bezalako pertsonaiak, afrikako maskarak edota papin bizidunak berreskuratu ahal izan dira eta aldi berean sorkuntza mundura gerturatzeko aukera izan da  Damiet van Dalsum artista holandarra edota Arketal konpaniri esker.
 
Aldizkako erakusketak  Topic Museoko behin-behineko erakusketaren gehigarri dira. Museoan mundu guztiko herrialde ezberdinetako txontxongiloak topa ditzakegu, baita ezagutzen diren manipulazio teknika ezberdinak ere. Asiako herrialdeko txotxongiloak daude gehien, baina behin-behineko erakusketan amerika, afrika eta europako hainbat eta hainbat txotxongilo ere topa ditzakegu. Guztira 1850 txotxongilo daudelarik.
 
Datak: 2015/10/16 - 2015/02/28
Lekua. TOPICeko aldizkako erakusketa
Bisita  ordutegia: Begiratu ordutegiak

 










Bisita bannerrak


jarraitu Facebook-en


jarraitu Twitter-en




En ToPic Tolosa utilizamos cookies para mejorar la experiencia de los usuarios, facilitando la navegación por nuestra web. Estamos haciendo todo lo posible por facilitar el uso de dichas cookies, así como su gestión y control al utilizar nuestros servicios.
Para más información visite nuestra política de cookies aquí.