Damiët van Dalsum konpania eta txotxongiloen eskutik aldizkako erakusketa berriaren ateak ireki dira

'Hari guztiak eskuan' erakusketa, martxoaren 21ean ireki zen eta urrira arte ikusgai izango da

2015eko lehenengo erakusketak TOPICeko laguna den Damiët Van Dalsum-en txotxongiloak bilduko ditu, Asiako txotxongilo-tradizio garbitik garaikidetasun amorratuenera eramango gaituena.

Damiët van Dalsum-en figurak, objektuak eta eszenatokiak istorioak antzezteko, ilusioak sortzeko eta irudizko munduak asmatzeko eginda daude, non umeak, nahiz eta helduak batzuetan baita ere, galdu egin daitezke. Ez daude erakusketetan objektu artistikoen moduan bere kabuz azaltzeko pentsatuta. Hala ere, TOPIC atzerabegirako erakusketa antolatu nahi zuen Damiët van Dalsum-en lanekin, bere antzerkirako nolakotasunez gain, txotxongilo hauek berezkoa den ikusboterea baitute.


Damiët-en figuren lehenengo erakusketa Dordrecht-en izan zen, Herbeheretan, duela 10 urte. Arte House-eko zuzentzaileak, horri buruz idatzi egin zuen: Txotxongiloak eta dekorazioen parte bat ikusi nuen, eta berehala liluratu ninduten, nahiz eta zeri begira nengoen oso argi ez neukan. Orain ere, nire eskuetan eduki ditudala, zaila da beraien erakargarritasuna nondik datorren argitzea. Ezer ez eginda daudela esan genezake: kartoi zatiez, alanbrez, lumez, ia kasualitatez etxean bertan aurkitzen ditugun objektuekin batera, kanpai, haizemaile edo fruta piezaren batekin, adibidez. Material «xume» hauek, hala eta guztiz ere, fin eta kostu handikotzat hartzen ditugu. Eta apaingarri objektuak izatearen itxura egiten duten bitartean, arte primitiboarekin batera lotzen ditugu, erritual bitxietan erabiltzen diren objektu magikoekin.

Material ezberdinen berezko konbinazioa amets surrealistak gogora ekartzen die ikusleei; hain zuzen, magiko eta primitibo dirudien hau ume txikien barne munduarekin lotu genezake gainera, inspirazio iturria artista askorentzat. Sorginkeria aura hau, normalean ongi zainduta dauzkagun sentimenduetara igortzen gaituen arren; beldur, izu eta tentsio mundo ilun batera; txotxongiloen irudi jostagarria ez du aldatzen, hauek berezi eta alai mantentzen direlako. Hau da, nire ustez, Van Dalsum-en lanetik begiak kentzen uzten ez gaituena: nahasketa honen zentzugabetasuna. Gozamen, materialen erabilera eta sentimenduak pizteari dagokionez, ez dut margolan edo eskulturenganako alde handirik ikusten. Bada zergatik, kasu horretan, bere erakusketa inguru artistiko batean onartzeko.

Gure txotxongilo-antzerkiaren ikuspuntua, zuei ere, guri egiten zaigun bezain erakargarria izatea espero dugu.



Datak: 2015/03/21-2015/10/04

Lekua: TOPIC aldizkako
erakusketen aretoa
Ordutegi



 












Bisita bannerrak


jarraitu Facebook-en


jarraitu Twitter-en




En ToPic Tolosa utilizamos cookies para mejorar la experiencia de los usuarios, facilitando la navegación por nuestra web. Estamos haciendo todo lo posible por facilitar el uso de dichas cookies, así como su gestión y control al utilizar nuestros servicios.
Para más información visite nuestra política de cookies aquí.