´Akhyan: maskara, scroll eta txotxongiloak´ erakusketak ateak irekiko ditu

Irekiera, larunbata, urriak 18an izango da

Erakusketa hau Tolosako Enkibide Etxeak eta Indiako Instituzioen harrreman onaren emaitza da. Kasu honetan, New Delhiko Indira Gandhi National Center for the Arts instituziarekin egindako elkarlana da, besteak beste Titirijai2004ean “Indiar txotxongilolaritzara leihoa” erakusketa elkarrekin antolatu genuen. Ondoren 2008.urtean SEACEX-en eskutik, Delhiko Mathi Ghar-era (IGNACI erakusketa aretoa) “Txotxongilo Iberiarrari leihoa” erakusketa eramana zen.

Erakusketa hau txotxongiloaren kulturara bideratua dago, ez objetu artistiko modura baizik eta herri bateko ahozko ondare eta uki ezina den manifestazioa kultural modura. Dagoeneko zenbait txotxongilo manifestazio UNESKOk babesten ditu
Akhyan-ek narrazio esan nahi du. Akhyan erakusketak miatu eta ospatu egiten ditu Indiako tradiziozko narrazioak, hitz egiten duten objetuen bitartez kontatzen diren istorioak maskara, txotxongilo edo scroll-ak (ipuin ilustratuak) bezala. Hiru forma hauetan, narratzaile eta hitz egiten duen objektuaren arteko harremana modu zehatz batekoak dira. Artista eta objektuak bat egiten dute, eta horrenbestez oso zaila da ikuslearentzat, bata (manipulatzailea) bestearengandik (objektua) bereiztea, ikuslea interakzio honek sortutako errealitate berri batetara gerturatzea lortzen baitute.

Datak: 2014/10/18-2015/03/09

Lekua: TOPIC aldizkako
erakusketen aretoa

Bisitatzeko ordutegia: 11:00-13:00 eta 16:00.19:00 (asteanzehar, astelehena itxita)
11:00-14:00 eta 16:00-20:00 (asteburu eta jaiegunetan)

 












Bisita bannerrak


jarraitu Facebook-en


jarraitu Twitter-en




En ToPic Tolosa utilizamos cookies para mejorar la experiencia de los usuarios, facilitando la navegación por nuestra web. Estamos haciendo todo lo posible por facilitar el uso de dichas cookies, así como su gestión y control al utilizar nuestros servicios.
Para más información visite nuestra política de cookies aquí.