Topic-ek abian jarri du Txotxongiloen bideak uda guztian zehar

Txotxongiloen bideak jardueran 16 herri eta 8 konpainia ezberdinek parte hartzen dute

Tolosako Txotxongiloen Zentru Internazionalak sortutako jarduera, txotxongilo ikuskizunak eskaintzen diren zirkuitu txiki batean datza, normalean horrelako ekintzak burutzen ez diren herrietara iritsiz. Ikuskizunak Hondarribia, Legazpi, Asteasu, Tolosa, Ibarra, Abaltzisketa, Berriz, Arrigorriaga, Zarautz, Altzo, Ernialde, Zumaia, Albiztur eta Berrobin eskainiko dira.

Tolosako Txotxongilo Jaialdia neguan izaten da, eta  ondorioz kale antzerkiak programatzea zaila izaten da, horregatik orain uda sasoian gaudelarik eta 12 herri gipuzkoar eta 2 bizkaitarren laguntzarekin jarduera hau burutu ahal izan dugu.

 Irailerarte abian izango den Txotxongiloen bidea, hasi besterik ez da egin. Guztira zortzi konpainiek parte hartuko dute: andaluziako Búho Teatro, errioxako Tripitraka Teatro, kataluiniako Rambling Puppets, Ne Me Titere Pas, Anita Maravillas eta Las Giramundo, madrilgo Paperformances eta gipuzkoako With the Beatles.

Topic konpanien ostatuaz arduratzen da eta herrietako udaletxeek bazkari zein afariak eskaintzen dizkiete, era berean  konpania bakoitzak ikuslegoak modu boluntarioan banatzen duena diru kopurua jasoko du. Jai giroko ekintza kultural interesgarri bat eskaintzeko modu bat da, garai bateko antzerki komikoa lantzen zuten konpainien espirituari eutsiz.


Ikusi konpainien zerrenda eta kalendarioa




Topic Plus
Sarrera salmenta


 

Bisita bannerrak


jarraitu Twitter-en




jarraitu Facebook-en


En ToPic Tolosa utilizamos cookies para mejorar la experiencia de los usuarios, facilitando la navegación por nuestra web. Estamos haciendo todo lo posible por facilitar el uso de dichas cookies, así como su gestión y control al utilizar nuestros servicios.
Para más información visite nuestra política de cookies aquí.