Topic zentroko erakusketa berria Vietnameko uraren gaineko txotxongiloei eskainia dago.

Urriaren 5era arte munduan bakarra den kultura artistikoaz gozatzeko aukera izango da bertan

TOPICek 13. aldi-baterako ikuskizuna antolatu du 2009. urtean inauguratu zenetik, eta zabalik egongo da urritik hasita. Oraingoan Vietnameko uraren gaineko txotxongiloei eskainia egongo da, herrialde asiar hartan bakarrik egiten den txotxongilo mota tradizionala.

Kultur adierazpen hau guk kulturatzat ulertzen dugunaz askoz harago doa Vietnamen, izan ere badu tokia herriaren eguneroko bizitzan eta beti istorio berberak kontatzen ditu: mitologikoak, pasadizo historikoak, landako bizitza. Gizartearen elkartzeko bide bat da, kasu honetan txotxongiloen inguruan.
Ikusleek tamaina ertain eta handiko 36 txotxongilo miretsi ahal izango dituzte Topic zentroko erakusketan. Piezak Tolosako Nazioarteko Txotxongilo Zentroaren jabetzakoak dira eta batzuk erakusketa iraunkorrean egon ohi dira, baina lehen aldiz ikuskizun batean erabiltzen diren uraren gaineko txotxongilo bilduma osoa ikusi ahal izango da batera.

Txotxongiloak urezko uhartetxoetan daude jarrita. “Ezin izan genuen ikuskizunetan erabiltzen duten bezalako eszenatoki bat erreproduzitu tamaina handiegia zuelako eta ur asko behar duelako. Pisuagatik ere arazotsua izan zitekeen gainera” azaldu du María San Sebastián, Topic zentroko museoaren arduradunak. “Baina ez genuen ura erakusketatik kanpo utzi nahi, txotxongilo hauen elementu naturala baita eta horregatik kokatu ditugu urezko azalera txikien gainean”.

Idoia Otegi Topic zentroko zuzendariak esan du bisitariek “egurrezko taila polikromatu ederrak miretsi ahalko dituztela, kolore bizi eta distiratsuekin esmaltatuak. Nekazaritzaz, arrantzaz, aisialdiaz, animaliez, historiaz, politikaz, mitologiaz mintzo diren irudiak dira. Hots, hango bizitzaz hitz egiten dute”.

Saigoneko zatitxo bat Tolosan

Asian badira zenbait herrialde txotxongiloak manipulatzeko teknika bakarra erabiltzen dutenak. Birmanian harizkoak dira eta Vietnamen urezkoak. Gainera, mundu osoan ez dago uraren gaineko txotxongiloen teknika gorde duen beste txokorik; badaude Txina eta Afrikako zenbait erreferentzia XII eta XIII mendeetan, baina ez da arrastorik gelditu.

“Uraren gaineko txotxongiloak lehen mailako erakarpen turistikoa dira Vietnamen. Saigon eskualdera bazoaz ziur ikusiko dituzula, Mekong ibaiarekin lotuta daude ibilgu osoan zehar baina konpainia nazionalak Saigonen daude eta ez Hanoin. Beraz, Vietnam eta Saigoneko zatitxo bat ikus daiteke orain Tolosan” esan du Maríak. Bera ziur dago ikusleak harriturik aterako direla, oro har ez direlako txotxongiloak urarekin lotzen eta ezta Vietnam Tolosarekin ere. Gainera, ikusgai dauden txotxongiloak oso erakargarriak dira bai haurrentzat eta bai helduentzat”.

Vietnameko Teatro Nazionalak Titirijai jaialdian parte hartu zuen 2002an eta 2007an. Halako arrakasta izan zuten, ezen TOPIC zentroak aspaldi baitzuen asmoa hainbeste historia duen eta oraindik hain bizirik dagoen arte honi erakusketa bat eskaintzeko. Vietnameko artisten bisitak aprobetxatuz, Tolosako Ekinbide Etxeak (CIT) uraren gaineko txotxongilo set oso bat erosi zuen. Ia ehun objektu ziren, txotxongiloak, atrezzo materiala, musika instrumentuak, e.a.

Ordutegiak eta prezioak

Informazio gehiago: Vietnameko uraren gaineko txotxongiloak (pdf)


 












Bisita bannerrak


jarraitu Facebook-en


jarraitu Twitter-en




En ToPic Tolosa utilizamos cookies para mejorar la experiencia de los usuarios, facilitando la navegación por nuestra web. Estamos haciendo todo lo posible por facilitar el uso de dichas cookies, así como su gestión y control al utilizar nuestros servicios.
Para más información visite nuestra política de cookies aquí.