Topic-ek inoiz izan duen erakusketarik internazionalena inauguratuko da

'Politxinelaren ibilbideak' mendeetan zehar europar txotxongilolaritza tradizonalean egindako ibilbideak

Tolosako Txotxongiloen Zentru Internazionalak,Topic-ek, azaroaren 19an “Politxinelaren ibilbideak” izeneko erakusketa inauguratuko du. Bertan, mendeetan zehar europar txotxongilolaritza tradionaleko heroien istorioetan  egiten ziren ibilbideak azalduz.

2009. urtean Topic-ek ateak ireki zituenetik ospatzen den 12. aldizkako erakusketa da hau, eta datorren urteko  martxoaren 9rarte egongo da zabalik. Erakusketa hau bera 2014eko udan Lisboako Museu de Marionetan egongo da ikusgai. Erakusketak, Toni Rumbau txotxongilolariak, bi urteetan zehar egindako ikerketa lanean du ardatz.

Erakusketa honen asmoa Politxinelaren istorioa jendearenganaino iristea da. Toni Rumbauen hitzetan “Politxinela errenazimendu garaian Napolesen jaiotako eta europan zehar bidaiatzen duen  pertsonaia bitxia da, eta hiriburu bakoitzean eraldaketa bat jasaten du”. Artista katalandarrak dioenez “napoliar maskarak mendeetan zehar hirburuz-hiriburu mugitzean eta zabaltzean, bizitasun eta subiranotasun arketipo emankor batean bilakatu dira, gainera kontinente osoan zehar lotura haundia duten, anai eta ahaidez osaturiko familia sortu dute”.

Pulitxinela biderkatu egin zen europan zehar forma eta izen ezberdinak hartuz. “Hiriburu gehinek identifikatzen duten txotxongilo bat dute: euren arima herrikoi eta apaltasunak adierazten duten mito txikiak dira, hauek gainera euren ezaugarri berezienei buruz hitz egiten dute, baita arketipiko eta  gorderik daramatzen sekretuez ere. Napolesen esaterako Pulcinella da ezaguna, Parisen Polichinelle, Londresen Punch, Lyonen Guinol, Moskun Petrushka, Bartzelonan Titella, Madrilen Don Cristobal, eta Tolosan TOPICen bidez Mariona daukate.

Topic-eko museo saileko arduraduna den María San Sebastianek erakusketa honen prozesuak “beste erakusketetan baino lan gehiago eman du, besteak beste Europako eta kanpo herrialde ezberdinetako instituzio eta pertsonak  koordinatu behar izan direlako”. Proiektu konplexu honetan duela bi urte hasi ziren lanean. “Emaitza oso aberatsgarria izan da- dio San Sebastianek- bidean kontaktu asko egin direlako, gainera erakusketa honek Topic-ek bere bilduma batean zuen hutsunea betetzen lagundu du: Europear txotxongilo tradizionala. Euretariko asko museoko fondo izatera pasa dira, “batzuk erosketa, konpania tradizonal, zein artisauei egindako eskarien bitartez, eta beste batzuk opari edo donazioei esker.”

Idoya Otegui, Topic-eko zuzendariak lagundu duten instituzio eta pertsonen zerrenda gogorarazi nahi izan du “ horrenbeste pertsonaia bildu ahal izateko ondorengo hauen laguntza eta elkarlana  ezinbestekoa izan da: María José Machado (Lisboako Museo de la Marioneta) eta José Gil, Portugalen; Bruno Ghislandi (Fondazione Benedetto Ravasio), Romano Danielli, Milesi familia, Walter Broggini konpania eta  Giordano Ferrari museoa, Italian; Damiet Van Dalsum, Frans Hakkermans eta Doomtheater,  Holandan; Christos Stanisis eta Juanjo Corrales,  Grezian; Ezster Papp eta Henrik Kemeny fundazioa,  Hungrían; Zahra Sabri,  Iránen; Sebastià Vergés,  Bartzelonan; Luk  Bruyker,  Belgikan; Jaroslav Blecha, Txekiar Errepublikan; Raluca Tulbure eta Teatru Tandarica,  Errumanian; Adolfo Ayuso  Zaragozan,  eta Kopenageko Museo Nazionala”.


 












Bisita bannerrak


jarraitu Facebook-en


jarraitu Twitter-en




En ToPic Tolosa utilizamos cookies para mejorar la experiencia de los usuarios, facilitando la navegación por nuestra web. Estamos haciendo todo lo posible por facilitar el uso de dichas cookies, así como su gestión y control al utilizar nuestros servicios.
Para más información visite nuestra política de cookies aquí.