Topic-eko aldizkako erakusketa berria Txotxongillo taldeari eskeiniko zaio

Martxoaren 23an, larunbatean irekiko ditu ateak urriaren 13rararte

Donostiako konpania da erakusketako protagonista, bertan Enkarni Genua eta Manolo Gomezek sortutako eta zuzendutako taldearen lanak izango dira ikusgai.

Hamibi eszenario ezberdin eta laurogei txotxongilo izango ditugu bertan, hauek Txotxongillo taldeak egindako  ikuskizun ezberdinak erakusten dizkigutelarik. Enkarniren hitzetan “poz haundia da guretzat, besteak beste  txotxongiloen munduan daramatzagun berrogeita bi urteetan egindako lanak ikus daitezkeelako eta nola ez gure lanaren ezagutze bat delako” .
Bisitariek, “hamabi ipuin diren hamabi lan, eta konpaniak ikuskizunetan erabilitako  muntaiak ikusi ahal izango dituzte”. “Emanaldia eskeintzen dugun eszenatokietan erabiltzen dugun material berdina ezarri dugu bere eszenografia, txotxongilo eta kontextuarekin”. Enkarniren hitzetan “erakusketa ezberdin bat da, helduei zein haurrei gustatuko zainena eta bereziki gure ikusleak izan ziren haiei”. Hauentzat “memoria eta emozioz beteriko ariketa polit bat izango da”.

Esperientzi hau modu zuzenago batean bizi nahi dutenentzat, udan izan ezik, hilabeteko lehen ostiral eta larunbatetan , arratsaldeko sei terdietan, Enkarni Genua berak, 25 pertsonentzako bisita gidatuak  eskeiniko ditu. Bisitak euskaraz edo erdaraz izango dira, bisitarien osaketa kontutan izanda. Eta iralaren 30etik urriaren 11 bitarte, astelehenetik ostiralera, ikastetxeei eskenitako bisita gidatuak egingo dira, 2013-2014ko eskola kanpaina programazioaren barruan. Eskola Kanpainaren barruan bisitari, txotxongilo eraikuntza tailer bat gehitzen zaio.

Manolo Gomezek zein Enkarni Genuak erakusketa honen esperientzia emozio handiz bizi dute, Donostiako Udaletxearen eskutik, Hiritar Merezimenduaren Domina jaso eta aste batzuk beranduago. Euren ibilbidean beste zenbait sari jaso dituzte: Bilboko Ercilla saria, Haur antzerkirako textuen lehiaketan; Nafarroako Antzerki Eskolaren eskutik jasotako, Arcipreste Hito saria; Donostiako Hiriaren eskutik jasotako, Antzerki textuak Esukaraz saria eta Victoria Eugenia Saria, Donostiako Udaletxearen eskutik jasotakoa. Baina “guzti honen gainetik”  eurek diotenez “haur ikuslegoak zein helduek eskeini diguten  maitasun eta harrera izan dira urtez urte bete gaituztenak, eta besteak beste txotxongilolari guztiek amesten duten saria ere eskeini baitigute: antzokiak betetzea.”

Ordutegi eta salneurriak
 












Bisita bannerrak


jarraitu Facebook-en


jarraitu Twitter-en




En ToPic Tolosa utilizamos cookies para mejorar la experiencia de los usuarios, facilitando la navegación por nuestra web. Estamos haciendo todo lo posible por facilitar el uso de dichas cookies, así como su gestión y control al utilizar nuestros servicios.
Para más información visite nuestra política de cookies aquí.