Rosa Martinezek 'Etxean goxo' aurkezten du

Abenduaren 22an “Antzerkia janariaren truke” Topic-ek antolatutako ekimenaren barruan ikusi ahal izango da

Ikuskizun jostagarri honetan, arratoi arrunt bat da protagonista nagusia. Izen gabeko arratoi apart honek etxekoen epelean bizi nahi du.

Ametsa lortu nahian, eguneroko bizimodua alde batera utziko du eta abentura itzeletan arituko da. Bidaian pertsonaia askorekin egingo du topo; adibidez, beti modan jantzita dagoen Alai txakur dotore eta jostalaria; bere lagunmina den Bianca Isabella katu pinpirina; Clementina dendari fina eta Zirkoko izar ausarta eta aparta den Sir Arthur lehoiarekin.

Dagoeneko 20 urte pasa dira Rosa Martínez txotxongiloen munduan sartu zela. Bihar taldearen eskutik izan zen, eta taldeko kide izan zen 2000.urtera arte. Milurteko berriaren hasieran, bakarka lanari ekin zion “Rosa, kontaidazu ipuin bat” Txotxongilo
ikuskizuna estreinatuz.

Urte hauetan, ikuskizun batzuk antzeztu ditu. Guztietan hitza, ipuina, mugimenduak, dantza, musika, txotxongiloak eta haurren berezko fantasiak armoniazko gisa-balioak eta naturaren errespetuagatik bultzaturiko joko-kreatibo baten protagonistak dira.
Hasi zenetik gaur egunera arte, 3000 saiotik gora eskaini ditu eskoletan, kulturaetxeetan, antzokietan nahiz liburutegietan.

Euskadiko eta Nafarroako programazioetan aritu da gehienbat. Nazioarteko Txotxongilo jaialdi batzuetan parte hartu badu ere.

Antzerkia janariaren truke
Topic Plus
Sarrera salmenta


 

Bisita bannerrak


jarraitu Twitter-en




jarraitu Facebook-en


En ToPic Tolosa utilizamos cookies para mejorar la experiencia de los usuarios, facilitando la navegación por nuestra web. Estamos haciendo todo lo posible por facilitar el uso de dichas cookies, así como su gestión y control al utilizar nuestros servicios.
Para más información visite nuestra política de cookies aquí.