Pinotxori buruzko erakusketara bisita antzeztuak


Erakusketa hau ikusteko modurik egokienan norbaitek konta diezazun uztea da

Topic-ek bisitariari aukera ematen dio, antzezle batek dramatizatuko dituen bisitetan parte hartzeko, bertan Pinotxoren istorioa eta erakusketaren ezaugarriak ezagutuz. Collodiren ipuina berbiziaraziko du, istorio honetako kapituloak adierazten dituen koadro bakoitza errepresentatuz.

Topic-ek, esperientzia berri honen ateak   jendeartean arrera ona izango duenaren usteetan   eta  datorren erakusketetan jarraipena izango duenaren asmoarekin irekitzen ditu.

Bisita dramatizatu hauek, ostiralero eta larunbatero izango dira arratsaldeko zazpiretan, zati batzuk errezitatuak eta besteak abestuak izango direlarik. Beste egunetako bisitak, bisitariek eurek zehaztu ahal izango dituz, eguna eta ordua eskatuz.
Antzezlea Ana Arsuaga Aranbarri da,Helena Aranbarriren alaba eta Tolosako antzerki  taldearen irakasle eta zuzendaria. Gianni Franceschini artista bera arduratu da Ana lan berri honetan prestatzeaz.

Bisitak 15 pertsonaz osaturiko taldeentzako pentsatuak daude eta umeei eskeniak dira, bainan bisitan familia guztiak parte hartu dezake . Testua, euskaraz nahiz gazteleraz izan daiteke gainera beste hizkuntza batzuetara ere egokitu daiteke. Bisita dramatizatuetan pertsona helduz osaturiko taldeek ere parte hartu dezakete.

Aldizkako erakusketa irailaren 23rarte egongo da zabalik

‘Ni Pinotxo naiz’ izeneko erakusketa honek, Escalante Centre Teatral sortuta, Carlo Collodiren istorio originalera hurbiltzen gaitu. Pinotxo ume ezberdin bat da, egurrezko txotxongilo bat delako, eta bere ametsa hezur eta azaldun ume batean bihurtzea da horrela gizartean integratua senti dadin. Ikuslego gaztea identifi katuta sentituko den zenbait erabaki eta arazoei aurre egin beharko die Pinotxok.

Denok ezagutzen dugu Pinotxoren istorioa, nola egun batean Gepeto arotzak Pinotxo izeneko egurrezko semea sortu zuen eta maitagarriak egiazko mutiko batean bilakatu zuen. Garbi dago Antzerkia eta Artearen arteko zenbait balore biltzen dituen istorioa dela: gurasoekiko harremana, dibertsitatzearen aberastasuna, guztion integratzea, norberaren identitatearen bilatzea, heriotza, laguntasuna eta fi deltasuna lantzen dituelarik.

Aldizkako erakusketa honek ezaugarri berezi bat du, lehen aldiz Topic-en ez dira papin artikulatuak agertuko. Erakusketa honetan munduko txotxongilorik ospetsuena ezagutuko dugu, baina bere istorioa txotxongilorik gabe kontatuko da.

Informazio gehiago. El Diario Vasco

Ordutegia:
11:00-14:00 y 16:00-20:00

Bisita antzeztuak:
Ostiral eta larunbatak 19:00etan.
Bisita antzeztuaren prezioa 2€/pertsona. Bisita antzeztua gehi museoaren sarrera 4€/ume eta 5€/heldu.

Ezarritako bisita antzeztu hauetaz gain, badago beste egun eta orduetan bisitak adosteko aukera,erakundearekin kontaktuan jarri eta gero.

Kontaktua: 943 650 414; cit@cittolosa.com edo tienda@cittolosa.com








 

Bisita bannerrak


jarraitu Facebook-en


jarraitu Twitter-en




En ToPic Tolosa utilizamos cookies para mejorar la experiencia de los usuarios, facilitando la navegación por nuestra web. Estamos haciendo todo lo posible por facilitar el uso de dichas cookies, así como su gestión y control al utilizar nuestros servicios.
Para más información visite nuestra política de cookies aquí.