Pinotxori buruzko erakusketa bat antzezlan bat bihurtzen da


Aldizkako erakusketa ekainaren 22tik irailaren 23ra arte zabalik egongo da

Denok ezagutzen dugu Pinotxoren istorioa, nola egun batean Gepeto arotzak Pinotxo izeneko egurrezko semea sortu zuen eta maitagarriak egiazko mutiko batean bilakatu zuen… Baina ziur zaude ezagutzen duzun istorioak Pinotxoren egiazko abentura guztiak kontatzen dituela?

Garbi dago Antzerkia eta Artearen arteko zenbait balore biltzen dituen istorioa dela: gurasoekiko harremana, dibertsitatzearen aberastasuna, guztion integratzea, norberaren identitatearen bilatzea, heriotza, laguntasuna eta fi deltasuna lantzen dituelarik.

‘Ni Pinotxo naiz’ izeneko erakusketa honek, Escalante Centre Teatral sortuta, Carlo Collodiren istorio originalera hurbiltzen gaitu. Pinotxo ume ezberdin bat da, egurrezko txotxongilo bat delako, eta bere ametsa hezur eta azaldun ume batean bihurtzea da horrela gizartean integratua senti dadin. Ikuslego gaztea identifi katuta sentituko den zenbait erabaki eta arazoei aurre egin beharko die Pinotxok.

Txotxongilo bat gizaki izatera irits al daiteke? Eta gizaki bat txotxongilo izatera? Zerk egiten gaitu gizaki?

Bisita antzeztuak

Artea eta Antzerkiaren artean aurkitzen den esperientzia honetan, ibilbidea alaituko digun antzezle batekin topo egingo dugu. Bidai txiki hauetan edonork parte hartu dezake heldu, gazte, zein haurrek, antzezleak testua ikuslegoaren arabera moldatuko baitu. Nahiz eta familiak eta haurrak izan diren testuaren lehen inspirazio iturri. Bisiten iraupena 45 minututakoa izango da gutxi gora-behera; taldeak 15 pertsona baina handiagoak ez lirateke izan behar.

Ordutegia:
2012ko ekainaren 22tik irailaren 23ra
11:00-14:00 y 16:00-20:00

Bisita antzeztuak:
Ostiral eta larunbatak 19:00etan.
Bisita antzeztuaren prezioa 2€/pertsona. Bisita antzeztua gehi museoaren sarrera 4€/ume eta 5€/heldu.

Ezarritako bisita antzeztu hauetaz gain, badago beste egun eta orduetan bisitak adosteko aukera,erakundearekin kontaktuan jarri eta gero.

Kontaktua: 943 650 414; cit@cittolosa.com edo tienda@cittolosa.com

 












Bisita bannerrak


jarraitu Facebook-en


jarraitu Twitter-en




En ToPic Tolosa utilizamos cookies para mejorar la experiencia de los usuarios, facilitando la navegación por nuestra web. Estamos haciendo todo lo posible por facilitar el uso de dichas cookies, así como su gestión y control al utilizar nuestros servicios.
Para más información visite nuestra política de cookies aquí.