‘Enamorirse’, edo nola bihurtu tragedia bizitzaren omenezko kantu

PTV-Clowns taldeak larunbatean aurkeztuko du bere ikuskizuna, Leidorren. Haurren Krosaren 25. urteurrena dela eta Ero Etxe elkartearekin lankidetzan prestatutako lana da. Sarrerak prezio sinbolikoan jarri dituzte salgai: euro batean

P.T.V-Clowns taldeak ‘Enamorirse’ ikuskizuna aurkeztuko du Topic zentroan. Sei urtetik aurrerako haurrentzat eta famlientzat prestatutako lana da, Hula eta Piojo pailazioak protagonista dituen abentura bizia. Izan ere, beren ibilbidean inoiz izandako erronkarik handienari aurre egin beharko diete pailazoek La Señoren eskolan: Shakespeareren ‘Uda gau bateko ametsa’ obrako eszena bat antzeztea, hain zuzen.
Ikusleek La Seño andereñoaren irakaspenen berri izango dute: elezaharretako maitasun istorioak kontatuko dizkie, bereziki familien jazarpenari aurre egin behar izan zieten maitaleei buruzkoak.
Une horretan iritsiko dira Hula eta Piojo irakaslearen eskolara. Eta Piramoren eta Tisberen maitasun istorio tragikoa antzeztea proposatuko die andereñoak. Ataka horretatik arrakastaz ateratzen badira, nota hobea lortuko dute, agian. Hala, bat-batean ekingo diote lanari Hula eta Piojok; baina, ‘Uda gau bateko ametsa’ laneko pertsonaia nagusien patu zorigaiztokoarekin atsekabetuta, ez dute etsiko beren gustuko amaiera asmatu arte, eta, horrela, maitasunaren eta bizitzaren omenezko kantua bihurtuko dute jatorrian istorio tragikoa zen hura.

P.T.V.-Clowns taldea haur antzerkiaren ikusmirako antzinakoenetakoa da. 1971n sortu zuten, eta 1978an espezializatu zen haurrentzako antzerkian. “Pailazoak antzerkiko pertsonaia gisa dituen aukeretan sakontzen eta aukera horiek zabaltzen saiatzen gara, betiere ideia hau ardatz dugula: barrea da zure eta gure arteko distantziarik laburrena. Gure obren bidez, ikusleen emozioak zirikatzen ahalegintzen gara”, azaldu dute Valentziako taldearen arduradunek.

Orain artean, hogei ikuskizun landu dituzte, guztiak ere E. Zamanilloren jatorrizko obretan oinarrituak, eta 5.000 emanalditik gora egin dituzte, Espainian nahiz kanpoan, bi milioi ikusle baino gehiagoren aurrean. 2011n, 40 urte eta egun bat bete dituzte. Eta, beren ibilbide bikainaren erakusgarri, hainbat sari eta izendapen jaso dituzte, honako hauen eskutik: Valentziako Generalitat,  ASSITEJ, Autore Garaikideen Erakustaldia, MAX, edo berriki sortutako Valentziako Profesionalen Sariak (Premis Abril). ‘Enamorirse’ lanarekin, gizonezkoen interpretaziorik onenaren saria eskuratu dute, 2011ko Feten jaialdian.

Ospe handiko telebistako saioen lankide izan dira, honako hauena, besteak beste: ‘El carro de la farsa’, ‘La cometa blanca’ eta ‘Taller de Teatro’, TVEn; baita Kataluniako TVEren ‘Quitxalla’.

Tokia: Leidor
Eguna eta ordua: Urtarilaren 14, 17:00etan.
Prezioak: 1 euro.
Txartel salmenta: Leidor




 



jarraitu Facebook-en