“El Señor Scrooge”k Topic-en Eguberrietako kanpainaren amaiera emango dio


Urtarrilaren 7an Angeles de Trapo-k Dickensen “Un cuento de Navidad” lanaren haien bertsioa eskainiko du

Scrooge jaunak eguberritako ospakizunak bere ohiko zitalkeriarekin hasi ditu, bere idazkari leial eta iloba alaiari garrasi eginaz.

Baina iraganeko, oraingo eta etorkizuneko eguberritako mamuak bere begiak irekiko dizkion bidai batera gonbidatuko diote, Scrooge jaun zaharrak onartu nahi ez dituen egia horiek ezagutzera emanaz. Bere bihotza ireki beharko du berandu baino lehen hainbeste urtetako gaiztakeria gainetik kentzeko.  


Gomendatutako adina: Publiko Guztiarentzat
Ikuskizunaren hizkuntza: Gaztelera.

Tokia: Topic
Eguna eta ordua: Urtarilaren 7, 18:30etan.
Prezioak: Haurrak: 4 euro. Helduak: 7 euro.
Familia ugariak: Haurrak: 3 euro. Helduak: 5 euro.
Txartel salmenta: Topic zentroko txarteldegian. Eta www.topictolosa.com webgunean.
Oharra: Familia ugarientzako sarrerak Topic zentroko txarteldegian soilik eskura daite
zke.
 



jarraitu Facebook-en