'Pequeños deseos', Teatro Plus
Osteguna, 2011(e)ko abendua(r)en 22-(e)an 11:40etan

Abenduaren 30ean Andersenen 'La cerillera' ipuinaren bertsioa eskainiko du asturiar antzerki taldeak
“Izugarrizko hotza zegoen. Elurra ari zuen eta iluntzen hasi zen. Urtezaharra zen, urteko azken gaua. Hotz jasanezin horren erdian eta iluntasunean zihoan neskatila behartsu bat burua agerian zuela eta oinutsik”.
Andersen-ek, hitzaren maisua honek, aurkitu beharreko altxor bat utzi zigun 165 urte eta gero, “Pospolo saltzaile txikia” bezala ezagutzen den ipuina argitaratu zenean. Bere errealitatea marrazten zuen heinean ez zuen seguruenik imajinatuko XXI. mendean sartuta, teknologia aurrerapenaren mendean, bere istorioa 1846an bezain egungoa izango zenik.
Pobreziak hainbat eta hainbat haur behartzen ditu munduan zehar lana egitera, orduan bezalaxe. Daukaten eskubide bakarra kentzen zaie, haurrak izateko eskubidea. “ Bere hankatxoen gainean eseri zen, baina geroz eta hotz gehiago zeukan eta ez zen ausartzen etxera itzultzen; ez zuen pospolo bakar bat ere saldu, ez zuen kobrezko txanpon bat ere lortu, bere aitak astindu egingo zuen”. Ikuskizun honek salatu nahi du munduan zehar hainbeste haurrekin gertatzen ari dena. Gomendatutako adina: Publiko Guztiarentzat. Ikuskizunaren hizkuntza: Gaztelera.
Tokia: Topic
Eguna eta ordua: Abenduak 30, 18:30etan.
Prezioak: Haurrak: 4 euro. Helduak: 7 euro.
Familia ugariak: Haurrak: 3 euro. Helduak: 5 euro.
Txartel salmenta: Topic zentroko txarteldegian. Eta www.topictolosa.com webgunean.
Oharra: Familia ugarientzako sarrerak Topic zentroko txarteldegian soilik eskura daitezke
