Topic. Utopia, egia bihurtuta

Revista Digital de la Escena (rdE) aldizkari digitalak Topic zentroari buruzko erreportaje zabala argitaratu du

Kultura Ministerioaren arte eszenikoei buruzko atarian, Tolosako Nazioarteko Txotxongilo Zentroari buruzko erreportaje zabala eman dute argitara. 'Topic. La utopía cumplida' lanak Topic zentroaren instalazioetan eta jardueretan barrenako ikus-entzunezko ibilbidea proposatzen du, zenbait bideoren eta hainbat argazkiren bidez.

"Txotxongiloak, marionetak, bere egiten du txotxongilolariaren ahotsa, haren ideien eta pentsamenduen metafora sakona; aldi berean, ordea, iraganaren ahotsa ere badakar, etengabe hazten eta berritzen ari den genero honen muinaren ahotsa. Azkenik, ahotsak bere ahoa aurkitzen du, bere tokia; bere doinuaren oihartzuna entzuten du, eta museo bihurtzen du toki hori: beste mundu eta garai batzuetako ahotsen bilgune. Sorkuntza gune bizia, abangoardia berritukoa, bai espazioei dagokienez bai proiektuei dagokienez ".

Hitz horiekin egiten dute rdE webgunean Topic ezagutzeko gonbita; ibilbidea osatzeko, sei erreportaje bildu dituzte, bideoan, Topic zentroaren ikuspegi sakon eta osatua eskaintzen dutenak.









1. bideoa.- Topic. Utopia, egia bihurtuta















2. bideoa. – Museoan barrenako argazki bidezko ibilbidea















3. bideoa.- Topic, haren bi zuzendarien begiez
















4. bideoa.- Dokumentazio zentroa
















5. bideoa.- Txotxongilo hautatua















6. bideoa.- Eskolak Topic bete du

 



jarraitu Facebook-en