Tricicle taldeko Paco Mir eta Carles Sans, Topic zentroan bisitan
Osteguna, 2011(e)ko urria(r)en 13-(e)an 15:19etan

Harriturik eta lilaturik azaldu ziren Zentroaren kalitatea ikusita
Egun hauetan, ‘Garrick’ obra aurkezten ari da talde katalana Donostiako Victoria Eugenia antzokian; oso obra dibertigarria da, barrearen omenaldia, eta antzezleek beraiek dioenez, “barre eginarazteko pentsatua, besterik gabe; disimulurik eta aitzakiarik gabe”.
Donostiako beren egonaldiarekin bat etorrita, Topic zentrora bisita egin dute antzezleek. Eta ezusteko pozgarria hartu dute han. “Txotxongiloez hitz egiten dizutenean, beti pentsatzen duzu gune txikia izango dela, baliabide urrirekin moldatua; Topic zentroa ez da halakoa, ordea, ezta gutxiago ere: txotxongiloen artearekiko erabateko errespetua sumatzen da hemen”, Mirrek aitortu duenez.
Antzerkian lankide duen Carles Sans ere liluratuta atera da bisitatik: “harrigarria da zentroa ez egotea hiri handi batean”, azaldu du, Tolosarentzat eta Gipuzkoarentzat oro har lorpen handia dela nabarmenduz.
