- inicio
- albisteak
- LaEnanaNaranja taldeak 'Má, tren taupadak' ikuskizuna larunbata honetan aurkeztuko du
LaEnanaNaranja taldeak 'Má, tren taupadak' ikuskizuna larunbata honetan aurkeztuko du
Astelehena, 2011(e)ko urria(r)en 03-(e)an 11:03etan

Omenaldi bat egiten dio amaren irudiari
'MÁ, tren taupadak' omenaldi bat egiten dio amaren irudiari, bere seme-alabengatik guztia emateko eta egiteko prest dagoen ama horri. Istorio honek , emakume langile, lankide eta oztopo guztien aurka borrokan aritzen den ama horren irudia du abiapuntu.
Ikuskizunak irudi asko dauzka eta testu gutxi, txotxongiloen mugimenduei soinuek zuzenean laguntzen die, zinema mutura eta bunraku tradizioara gerturatuz , estenatokian zehar estenografia ezberdinak mugituz agertzen diren bagoietan zehar bidaiatuz. Euskarazko ikuskizuna da, sei urtetik aurrerako haurrentzat eta familientzat sortua.
Ikuskizunak oinarri duen ideia Iker Garcíarena da, eta, Ikerrek Artezblai aldizkari digitalean azaldu duenez, obra honek "hegoaldeko jendeak bizi duen garai latza erakusten du. Oparotasunezko garai baten ondoren, gainbehera dator dena, boteretsuaren atzaparkaden ondorioz; “etorkizunik ezaren” garaia deritzo aro berri honi. Norabide berean ihesi doaz denak, ama bat izan ezik: etorkizunik ezera erantzun bila abiatzea erabaki baitu ama horrek". Azken batean, “biziraupenaren historia da: emakume batek –ama langile batek– aurre egin nahi die sasoi latzei, bera eta ingurukoak beren patuaren jabe izan daitezen. Trenbide, bagoi herdoildu eta bizirik irautea lortu duten pertsonaien abentura da".
Eguna: Urriak 8
Ordua: 18:30
Prezioak: haurrek 4 euro; helduek 7 euro. Familia ugariak: haurrek 3 euro; helduek 5 euro.
Sarreren salmenta: Topic zentroko leihatilan. www.topictolosa.com
Oharra: Familia ugarientzako sarrerak Topic zentroko leihatilan soilik egongo dira eskuragarri.
