Titiri-expresioa: Kontadoresen ikastaroa, Topic-en laguntzarekin
Osteguna, 2011(e)ko iraila(r)en 22-(e)an 11:13etan

Bidebietan aurkitzen den Kontadores zentroak 10 kultur-ikastaro antolatu ditu urria eta maiatza bitartean aurrera eramateko. 127 gazteentzako lekua izango da
Ikastaro hauetan gazteek, dantzaren, txotxongiloen, DJ eta Bideo Jockey munduen, body painting-aren eta argazkigintzaren bidez hainbat adierazpen hizkuntzetara eta beste intereseko diziplinetara hurbiltzeko, nahiz ezagutzeko aukera izango dute.
Titiri-espresioa (Topic-en laguntzarekin)
Txotxongilolaritza modu integralean jorratzeko ikastaroa izango da, alegia, ikasleak, txotxongilo bat zer den, teknika ezberdinetako panpinak eraikitzen, hauei bizitza ematen, inprobisaketa jolasetatik abiatuta objetuak animatu eta kontakizunerako materiala aurkitzen eta material honekin lan bat antolatzen ikasiko du. Ikastaroaren xedea obra baten prestaketa prozesu guztia bizitzea eta honetatik ikastea
izango da, aurrerantzean bere kabuz abiatzeko.
Iraupena: urriak 19-abenduak 16 (32 ordu)
Ordutegia: asteazken eta ostiralak 18:30-20:30
Matrikula: 56€
Adina: 18-30
Plazak: 15
IZEN-EMATEA ETA INFORMAZIOA
Kontadores Gazte Zentroa
Pasai San Pedro Ibilbidea 13, behea. (Donostia-Bidebieta)
Tel.: 943 483 476 / 943 483 477
E-maila: Helbide elektroniko honek spam bot-en kontrako babesa du. Ikusteko Javascript-a aktibatu behar duzu
Facebook: http://www.facebook.com/kontadores.gazte.zentroa
Arratsaldeko ordutegia: asteartetik ostiralera, 17:00 - 20:30
larunbatetan, 17:00 - 21:00.
Izen emate epea: irailaren 23tik aurrera eskaintza bakoitzaren hasiera egunera arte.
Matrikulak Kontadores Zentroan bertan, korreo elektroniko edo telefonoz gauza daitezke.
Bestalde, eskaintzako edukiei buruzko informazioa lortu nahi izanez gero honako web
orrialdean lor daiteke: www.donostia.org/kontadores
Matrikula ordainketa: ikastaroen hasieran egin beharko da esku dirutan (bi zatitan egin
ahalko da, lehenengoa ikastaroaren hasieran eta bigarrena 2011 amaiera aurretik)
