Titiriteros de Binéfar taldeak bisita gidatuak egingo ditu Topic zentroan, beraiei buruzko erakusketan

Larunbat honetan hasi eta irailaren 27ra arte (asteartea) bisitariei lagunduko diete urriaren 2an amaituko den erakusketan barrena


Titiriteros de Binéfar taldeak, 2009ko Haur eta Gazteentzako Antzerki Sari Nazionalaren irabazleak, aukera eman nahi die bisitariei Topic zentroko aldi baterako erakusketa taldeko kideen laguntzaz ikusteko. Horretarako, sei bisita gidatu egingo dituzte guztira. Bi irailaren 24an, larunbatean, 18:00etan eta 19:00etan; beste bi igandean, 12:00etan eta 18:00etan. Eta beste bi astelehenean, 12:00etan eta 13:00etan. Astelehenean eta asteartean bisita bana izango dira, biak 18:00etan. Bisitaren prezioa ohikoa izango da: ez du izango inolako igoerarik erakusketa hau dela eta, eta txartelaren prezioan sartuta egongo da museoko bisita, erakusketa iraunkorrarena.
Erakusketa hau ekainaren 30ean inauguratu zen, Titiriteros de Binéfar taldearen ibilbidearen omenaldi berezi gisa. Aldi baterako beste erakusketa batzuk ez bezala, ordea, museoko bigarren solairutik harago hedatu da oraingo hau. Oro har, solairu horretan atontzen dituzte aldi baterako erakusketak, eta hantxe dago erakusketa honen mami nagusia ere, baina  tabernan Topic zentroak taldearen kartelen bilduma jarri dute ikusgai, baita erakusketa hau dela eta taldeak zentroaren funtsei oparitutakoak ere.

Bestalde, zero solairuan, antzokiaren albo batean, bisitariek ‘Retablo de Navidad’ laneko erretaula topatuko dute, neurriz hain handia izanik ez baitzegoen zentroan beste inon ezartzerik. Solairu horretan bertan, taldekideek kale ikuskizunetan erabiltzen dituzten buruhandien irudi batzuk ere jarri dituzte.

Ordutegia:

11:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 20:00etara

Prezioak:

2 urtetik beherakoak doan. 2-12 urte bitarteko haurrak: 2€ Helduak: 3€
Prezio murriztua:  Haurrek: 1,5 €. Helduak: 2€
Prezio murriztua taldeei egingo zaie (15 pertsona gutxienez) eta baita hala frogatzen duten familia ugarientzako, pentsiodun eta langabetuei ere.

Informazio gehiago
 



jarraitu Facebook-en