‘Avenue Q’ musikaleko panpinen bisita

Etxean bezalaxe sentitu ziren, lehengusuekin baleude bezala, Topic zentroan bildutako mundu osoko txotxongiloen artean

 ‘Avenue Q’ musikaleko kideak Victoria Eugenian ikuskizuna antzezten aritu dira zenbait egunez, eta Tolosako Nazioarteko Txotxongilo Zentroa ezagutzeko baliatu dute Donostian egindako egonaldia.

Haiekin batera, hementxe izan ditugu ikuskizun dibertigarri eta sari askoren irabazle horretako zenbait panpina; izan ere, hezur-haragizko antzezleak panpinekin batera aritzen dira ikuskizunean, eta helduentzako kontakizun maitagarria osatzen dute horrela.


Topic zentroko ibilaldian, arreta berezia eman zioten antzokiari –250 ikuslerentzako tokia du– eta, batez ere, museoari, non igaro baitzuten bisitaren parte handi bat. Denek nabarmendu zuten txotxongiloei buruzko era horretako zentro bat edukitzearen garrantzia, eta harrituta gelditu ziren halako probintzia txiki batean Europa osoan beste inon nekez aurki litekeen gune bat edukitzeaz. Victoria Eugeniara itzuli aurretik, ‘Avenue Q’ ikusteko lau txartel oparitu zituzten, aurreko asteetan Topic bisitatu duten ikusleen artean banatzeko.


Bisitaren argazki gehiago


 ‘Avenue Q’ mikuskizunaren webgune ofizial
a


 



jarraitu Facebook-en