Topic zentroak ‘Avenue Q’ musikala ikustera gonbidatu nahi ditu bisitariak
Asteartea, 2011(e)ko uztaila(r)en 19-(e)an 09:52etan
Uztailaren 28tik 31ra Donostiako Victoria Eugenia antzokian ‘Avenue Q’ musikala aurkeztuko dutela eta, bi sarrera bikoitz zozkatuko dira, musikalaren eskutikTopic museoko bisitarien eta Tolosako Nazioarteko Txotxongilo Zentroak Titiriteros de Binéfar taldeari eskainitako aldi baterako erakusketako bisitarien artean.
‘Avenue Q’ ikuskizunak panpinak eta antzezleak bilduko ditu agertokian. Hain zuzen ere, antzezle eta abeslariek berek erabiliko dituzte panpinak, ‘Barrio Sésamo’ telebistako saioan agertzen ziren panpinetan inspiratuak. Omenaldi berezi-berezia izango da, beraz, umorez betea, eta helduentzako gaiak jorratzen dituena. Horrexegatik, hamasei urtetik gorako ikusleentzat izango dira uztailaren 31rako gonbidapenak (20:00etako emanaldirako).
Princenton da musikalaren protagonista; amets ugari eta diru gutxirekin New Yorkera iritsi berria den gradudun gaztea. Laster konturatuko da Avenue Q auzoan beste inon ezingo duela bizi. Han, ordea, auzokide xelebre batzuk ezagutuko ditu, bizitzaren zentzua aurkitzen lagunduko diotenak.
‘Avenue Q’ ikuskizuna hainbat herrialdetan aurkeztu dute, hala nola Estatu Batuetan, Britainia Handian, Suitzan, Filipinetan, Israelen, Mexikon, Errusian, Frantzian, Hungarian, Australian, Zeelanda Berrian, Brasilen, Turkian, Italian eta Argentinan. Espainian, Madrilgo denboraldiko obrarik arrakastatsuenetakoa izan da. Panpinak Los Muñecos Animados taldeak sortu ditu; talde horrek eginak dira, halaber, ‘Los Lunnis’ saioko txotxongiloak, baita Mortadelo eta Filemónen bi filmetako panpinak ere, besteak beste. Manuel Román da enpresaren zuzendaria, eta Topic zentroak aldi baterako erakusketa eskaini zion iaz taldeari.
Informazio osoa
