Titiriteros de Binéfar taldeak ‘Dragoncio’ antzeztuko du, Topic zentroan


Aldi baterako erakusketa berriaren inaugurazioarekin bat etorrita, 'Dragoncio' ikuskizunaren emanaldia eskainiko dute, ostegunean, hilaren 30ean.

Borra txotxongilo soil eta beti eraginkorren grazia eta freskotasuna. Musika tradizionalaren indarra, musika tresna berezi eta enblematikoen bidez zuzenean ezin hobeto interpretatuta, gero eta nekezago entzun eta ikus daitekeen luxua.

Interpretazio ludikoa, jai girokoa eta eroa, hiru txotxongilolari adituk eskainia (bi antzezle eta musikari bat). Diseinu ederreko panpinak eta eszenografia, Ricard Monrósek sortua, komikian eta Gaudiren arkitektura lerro-makurrean oinarritua.

Ezer gutxi gehiago; ipuinaren irakaspenak –bai baitu irakaspenik– helburu hauxe duela besterik ez: irudimena eta jolasa, oro har, atsekabetzen gaituen hori aldarazteko eta iraultzeko tresna ahaltsuak dira. Emanaldiaren ondoren, 20:00etan, Aragoiko taldeari eskainitako erakusketaren inaugurazioa egingo da, Topic zentroaren instalazioetan.

Tokia: Euskal Herria plaza. Tolosa
Eguna eta ordua: ekainaren 30ean, 19:00etan
Sarrera doan



 



jarraitu Facebook-en