- inicio
- albisteak
- Bekak banatuko dituzte "Txotxongilo antzerkia: hezkuntzarako baliabidea" ikastarorako
Bekak banatuko dituzte "Txotxongilo antzerkia: hezkuntzarako baliabidea" ikastarorako
Larunbata, 2011(e)ko ekaina(r)en 18-(e)an 09:06etan
Ekainaren 30ean amaituko da Euskal Herriko Unibertsitatearen Udako Ikastaroekin lankidetzan antolatutako jarduera honetarako 30 beketako bat eskatzeko epea.
Ikastaroa uztailaren 4an egingo da, Topic zentroan, eta izen-ematearen prezioa 35 eurokoa da; baina beka lortzen dutenek 21 euro besterik ez dituzte ordainduko. Tolosako Nazioarteko Txotxongiloen Zentroko arduradun Idoya Otegui eta Miguel Arreche dira ikastaroaren zuzendariak, eta haren bidez erakutsi nahi dute txotxongilo antzerkia garrantzi handiko hezkuntza baliabidea dela, eta indar handia duela ikasleak motibatzeko eta ikaskuntza sendotzeko eta indartzeko, curriculumeko arlo guztietan, hasi Haur Hezkuntzan eta Bigarren Hezkuntzaraino.
Hiru hitzaldik osatutako ikastaroa da. Lehen hitzaldia, 'Los títeres en la educación en Euskadi', Enkarni Genuak emango du; Filosofia eta Letretako lizentziaduna da bera, eta Txotxongillo taldearen sortzailea. Bigaren irakasgaia 'Introducción' izango da, eta New Yorkeko Brooklyn Arts Councileko Arte Zuzendari Carol Sterlingek emango du. Hizlari berak emango dio amaiera jardunaldiari, “Actividad - romper el hielo” hitzaldiarekin.
Gaur egun, New Yorkeko Brooklyneko Arte Kontseiluko Hezkuntzako Arteen Zuzendaria da Carol Sterling (BAC). Kargu horretan, New Yorkeko 100 ikastetxe publiko baino gehiagotako hezkuntza artistikoko programak diseinatzen, gauzatzen eta ikuskatzen dihardu; urtean 27.000 ikaslek baino gehiagok lantzen dituzte programa horiek. Haren ardura da, besteak beste, arte bisualak, eszenikoak eta literarioak –txotxongiloa barne– eta artea eta teknologia irakasteko 125 artista kontratatzea eta haien lan gainbegiratzea. Arte Eszenikoetarako John F. Kennedy Zentroak (Washington, DC) ematen duen Hezkuntzako Arteen saria eskuratu du.
'Txotxongilo antzerkia, hezkuntzarako baliabide gisa’ ikastaroari buruzko informazio gehiago
