Italiako bi txotxongilo ikuskizun, Topic zentroan protagonista
Asteartea, 2011(e)ko ekaina(r)en 14-(e)an 10:11etan

Girovago e Rondella italiar taldeak ‘Il circo poetico’ eta ‘Manoviva’ ikuskizunak eskainiko ditu asteburu honetan Tolosan.
Lehen emanaldia Euskalherria plazan egingo dute ostiralean. Zirku giroko lana da. ‘Manoviva’, berriz, larunbatean aurkeztuko dute, Topic zentroko antzokian. Lan horretan, xehetasuna da erabateko protagonista.
'Il circo poetico' zirkuaren parodia bat dat, goma-aparrez egindako animali eta kartoizko txotxongiloz osatzen dena. Antzeslan hau antzerki surrealista eta herrikoiaren barnean koka dezakegu. Zirkuaren gaiaren inguruan dabil eta hainbat teknika dezberdin erabiltzen dira, hala nola, mimoa, musika, txotxongiloak, transformismoa, jokoa, oreka, etab. Euskal Herri Plazako tabernariak laguntzarekin
Manoviva eskuzko txotxongilo klasikoaren bilakaera da, 5 elementu ezberdin bereizgarri dituelarik: buru bat, bi esku, okertutako bi hanka (istar, belaun, zangosagar eta hankaz osatuta). Elementu guzti hauek manipulatzailearen eskuko behatzetan lerrokatzen dira honako modu honetan: burua hatz luzean, eskuak hatz erakusle eta eraztun-hatzaren artean hurrenez hurren, hankak hatz lodi eta hatz txikietan, modu honetan bizitza emanik pertsonaia erabilgarri eta aldakor bati. Behin antzeslana bukatuta artista imitatu nahi izango duzu, Manovivak erabiltzen dituen pieza hauek zeure eskutan jartzeko grina sortuz
Giravago e Rondella Family Theatre Italiako artearen esparruko familia garaikide apurretakoa da. 1987an sortu zen; hain zuzen ere, Girovagok eta Rondellak orduan ezagutu zuten elkar, Rodasen (Grezia), aldez aurretik mimoan, musikan eta arte aplikatuetan lanean jardun ondoren. Harrezkero, beren ikuskizunak Greziako uharteetan eta Turkiako kostaldean eskaini zituzten, zazpi urtez, eta Family Theatre bihurtu ziren gero, Rugiada, Timoteo eta Tommaso jaio zirenean, horiek ere beren tartetxoa aurkitu baitute agertokian.
Il circo poetico
Eguna: Ekainak 17
Ordua: 19:00
Tokia: Euskal Herria plaza. Tolosa
sarrera dohanik
Manoviva
Eguna: Ekainak 18
Ordua: 18:30 eta 20:00
Tokia: Topic. Plaza Eiskal Herria, 1. Tolosa.
Prezioak: haurrek 4 euro; helduek 7 euro. Familia ugariak: haurrek 3 euro; helduek 5 euro.
Sarreren salmenta: Topic zentroko leihatilan. Eta Servikutxan, Telekutxan (943001200) eta www.kutxa.net webgunean.
Oharra: Familia ugarientzako sarrerak Topic zentroko leihatilan soilik egongo dira eskuragarri.
