'Barneko iluna' saioa Azika Taldeak aurkezturik
Asteartea, 2011(e)ko ekaina(r)en 07-(e)an 10:40etan
Iparraldeko antzerki taldeak larunbat 11n haur ikuskizun hau eskainiko du
Katixa, antzezlaneko pertsonaia nagusi dugu. Goiz batez, Katixak etxe bat erosten du, jakin gabe nolako zepo izugarria kokatzen den Barne ilunean...
Oldar bizian, marota trufariek topatzen dituzte Kakanarru eroa, Notario bihurria, Sorgin beldurgarria eta Katixa, irritik beldurrera punpakaibilki dena!
Emanaldia arratsaldeko 18.30tan Topic-eko antzokian burutuko da.
Eguna: Ekainak 11
Ordua: 18:30
Prezioak: haurrek 4 euro; helduek 7 euro. Familia ugariak: haurrek 3 euro; helduek 5 euro.
Sarreren salmenta: Topic zentroko leihatilan. Eta Servikutxan, Telekutxan (943001200) eta www.kutxa.net webgunean.
Oharra: Familia ugarientzako sarrerak Topic zentroko leihatilan soilik egongo dira eskuragarri.
