- inicio
- albisteak
- Topic zentroari aipamen berezia egin diote 2011ko Euskal Merkataritza eta Turismoko Sarietan
Topic zentroari aipamen berezia egin diote 2011ko Euskal Merkataritza eta Turismoko Sarietan
Asteartea, 2011(e)ko maiatza(r)en 24-(e)an 16:47etan

Añanako Gatz Haranak Euskadiko Turismoko saria jaso du, eta aipamen bereziak Bilboko Portu Agintaritzak eta Tolosako Topic zentroak jaso dituzte.
Bihar izango da 2011ko Euskal Merkataritza eta Turismoko Sariak emateko ekitaldia. Ekitaldiak bigarren aldiz bilduko ditu eszenatoki berean elkarren arteko lotura estua duten bi sektore. Ekitaldia Euskal Herriko Unibertsitatearen (EHU) Bizkaia Aretoan izango da 19:30etik aurrera.
Turismoaren sailean, sari garrantzitsuena, Turismoko Euskadi Saria, honako honek jaso du: Añanako Gatz Harana Fundazioak (Araba). Aipamen bereiziak, berriz, honako hauentzat izan dira: Tolosako Topic zentroa eta Bilboko Portu Agintaritza.
Eusko Jaurlaritzaren oharraren arabera, Topic Tolosako Nazioarteko Txotxongilo Zentroa da, 500 egunean 17.000 laguneko turismo-inpaktua lortu duena. Txotxongiloen munduarekin lotutako sustapen-ekitaldi askotan egon da (Kuban, Sevillan, Seulen, Shangain...).
Oharrak dioenez, Tolosako Ekimenen Zentroak 1983. urteaz geroztik nazioarteko txotxongilo-festibala (Titirijai) antolatzen zuen, gau egun 25.000 ikusle baino gehiagoren arreta erakartzeko gai dena, batez beste 160 antzezpen dituena, eta Tolosa nazioarteko erreferente bihurtu duena txotxongilo-antzerkiaren eremuan. Era berean, epaimahaiak onetsi egin du Topic zentroak informazioaren eta komunikazioaren azken teknologien alde egindako apustua.
