Maiatzaren 18an, Museoaren Nazioarteko Eguna, Tolosaldean


Museoen Nazioarteko Eguna


Topic, Gorrotxategi eta Larraulgo Ekomuseoa doan bisitatzeko aukera izango da egun osoan.

Museoen Nazioarteko Eguna maiatzaren 18an ospatzen da. Aurten, Topic zentroak, Gorrotxategi gozotegiko museoak eta Larraulgo Ekomuseoak ateak zabalduko dizkiete bisitari guztiei, Tolosaldeko museo gisa ospakizun horri bere ekarpena egiteko.

Hain zuzen ere, Topic museora doan sartzeko aukera izango da maiatzaren 18an, asteazkenean, 11.00etatik 14.00etara eta 16.00etatik 20.00etara; Gorrotxategi museoaren ordutegia 11.00etatik 13.30era eta 15.30etik 19.00etara izango da; eta Larraulgo Ekomuseoa 11.00etatik 13.00era egongo da zabalik.



 



jarraitu Facebook-en