Topic, Euskal Herriko Unibertsitatearen Uda Ikastaroetan



Uztailaren 4an 'El teatro de marionetas: un recurso educativo' ikastaroa egingo da

Tolosako txotxongiloen Nazioarteko Zentroko arduradun Idoya Otegui eta Miguel Arrechek 'El teatro de marionetas: un recurso educativo' ikastaroa zuzenduko dute, Euskal Herriko Uniberitstatearen XXX. Uda Ikastaroetan.

Jardunaldia Topic-en izango da, uztailearen 4an, eta helburu hau du: agerian uztea txotxongilo antzerkia hezkuntzarako baliabide bikaina dela, ikasleak motibatzeko eta haien ikaskuntza sendotzeko eta indartzeko gaitasun aparta duelako, curriculumaren arlo guztietan, hasi eskolaurretik eta Bigarren Hezkuntzaraino.

Bestalde, txotxongiloak ahozko eta ez-ahozko komunikazioa sendotzeko ematen dituen aukerak ere aztertuko dira, baita pentsamendu kritikoa garatzeko eta gatazkak konpontzeko zein lagungarria izan daitekeen ere, betiere, kontuan hartuta mehatxurik gabeko giroak haurren adierazpena eta sorkuntza sustatzen dituela, eta lankidetza eta talde lana sendotzen. Ikastaroaren bidez, halaber, erakutsi nahi da hezkuntzarako txotxongiloak haur herabeen premiei nola erantzun diezaiekeen eta/edo nola balia daitezkeen askotariko ikaskuntza teknikak, egitura tipikoa duen ingurune batean landu ezin daitezkeenak barne.

Hiru hitzaldik osatutako ikastaroa da. Lehen hitzaldia, 'Los títeres en la educación en Euskadi', Enkarni Genuak emango du; Filosofia eta Letretako lizentziaduna da bera, eta Txotxongillo taldearen sortzailea. Bigaren irakasgaia 'Introducción' izango da, eta New Yorkeko Brooklyn Arts Councileko Arte Zuzendari Carol Sterlingek emango du. Hizlari berak emango dio amaiera jardunaldiari, “Actividad - romper el hielo” hitzaldiarekin.

Ikastaroari buruzko informazio osoa


 



jarraitu Facebook-en