Titiriguiri taldeak ‘El viaje de Martín’ lana aurkeztuko du
Astelehena, 2011(e)ko maiatza(r)en 02-(e)an 16:45etan

Txotxongiloak, antzerki interaktiboa eta marrazki bizidunak
'El viaje de Martín' lanak Martínen abentura kontatzen du, bere patua izango zena iragarri ziotenetik bizitako abentura: txerrikumeak beldurrari nola aurre egiten dion eta nolako kemenez abiatzen den berak gustukoen duen horren bila … lokatza bila!
Madrilgo taldeko kideen hitzetan, obra hau “proposamen berrizalea da, txotxongiloak, antzerki interaktiboa eta marrazki bizidunak uztartuta ikus-entzunezko bidaia osatzen duen aldetik". Ikusleek mihise artikulatu bat izango dute aurrez aurre, eta bertan elkarreragin etengabean arituko dira txotxongiloak, marrazkiak eta antzezle txotxongilolari bat, eszenatokiaren barnetik ikuskizuna abian jarriko duena. Harekin batera lanean jardungo du ikus-entzunezkoen programatzaileak, muntaiari kanpotik bizitza emateko ardura duenak.
Titiriguiri, Teatro de Títeres taldea 2002an sortu zen, "helburu argi honekin: txikiei txotxongiloen magia, antzerkiaren magia eta irudiaren indarra transmititzea, kalitatezko haurtzaroari begirako antzerki baten aldeko apustuaren bidez ", Titiriguiriko taldekideek berek diotenez. Orobat azaldu dute beren muntaien edukietan horrexegatik dutela nagusitasuna “balioetan oinarrituriko hezkuntzako gaiek”.
Eguna: Maiatzak 14
Ordua: 18:00
Prezioak: haurrek 4 euro; helduek 7 euro. Familia ugariak: haurrek 3 euro; helduek 5 euro.
Sarreren salmenta: Topic zentroko leihatilan. Eta Servikutxan, Telekutxan (943001200) eta www.kutxa.net webgunean.
Oharra: Familia ugarientzako sarrerak Topic zentroko leihatilan soilik egongo dira eskuragarri.
