actualidad
Museoko pertsonaiei bisita gidatua
Igandea, 2020(e)ko maiatza(r)en 31-(e)an 11:33etan

Ezagutu txotxongilo bat egunero

Beno, neska-mutilok, abentura birtual honen amaierara iritsi gara. Etzi TOPICen izango gara!!! Ez dakizue nolako gogoa dudan zuek gu bisitatzera etortzeko, ez baita gauza bera pantaila hauen bidez harremanetan egotea. Aurrez aurre ikustea hobe, ezta? Beno, azken egun honetarako oso lagun berezia utzi dut, hain berezia denetan lehena dela, denetan, bai-bai, de-ne-tan…
Gehiago irakurri...
 
Museoko pertsonaiei bisita gidatua
Larunbata, 2020(e)ko maiatza(r)en 30-(e)an 11:33etan

Txotxongilo bat ezagutu egunero

Kaixo guztioi! Konfinamenduko azken asteburu zoriontsua opa dizuegu! Museoa prestatzen ari gara, datorren asteartean zuen zain egoteko.

Gaur ekarriko dizkizuedan txotxongiloak oso garrantzitsuak dira gure museoarentzat; izan ere, Girovago eta Rondella italiar txotxongilo-konpainiaren “Manoviva” ikuskizunean parte hartzeaz gain, Gipuzkoan ikastetxeetako gazte askorekin eta egoitzetako adineko pertsonekin lan egin baitute.

Gehiago irakurri...
 
Museoko pertsonaiei bisita gidatua
Ostirala, 2020(e)ko maiatza(r)en 29-(e)an 11:33etan

Ezagutu txotxongilo bat egunero

Kaixo neska-mutilok! Zer moduz gaur? Pentsatzen dut, ahal den neurrian, uda giroko egun hauetaz gozatzen, ezta? Begira, gaur txotxongilo batzuk bakar batean ekarri nahi dizkizuet. Hainbat herrialdetako lagunak dira: Errusiako Petrushka, Txekiako Kasparec, Frantziako Guignol, Ingalaterrako Punch eta beste batzuk. Eta elkarrekin elefante indiarra osatzen dute, elefante-formako itzal tradizional indiarra.
Gehiago irakurri...
 
Platopic etxetik
Ostirala, 2020(e)ko maiatza(r)en 29-(e)an 16:00etan
 
 
Gaur, PLATOPIC ETXETIK saioan, txotxongilo erraz eta dibertigarria. Azkar! Zoaz eskularru edo galtzerdi bat eta komuneko pareraren tutu bat biltzera!
 


Topic Plus
Sarrera salmenta


 

Bisita bannerrak


jarraitu Twitter-en




jarraitu Facebook-en


En ToPic Tolosa utilizamos cookies para mejorar la experiencia de los usuarios, facilitando la navegación por nuestra web. Estamos haciendo todo lo posible por facilitar el uso de dichas cookies, así como su gestión y control al utilizar nuestros servicios.
Para más información visite nuestra política de cookies aquí.