actualidad
Bambalina konpainiak KITI KRAFT aurkezten du
Osteguna, 2017(e)ko azaroa(r)en 09-(e)an 08:30etan

Ikuskizuna larunbat honetan eskeiniko du 18:30etan

Kiti Kraft olerki bisuala da, plastikari dagokionez, irudi oso aberatsak dituena. Musika eta kantua maite dituen txotxongiloaren bizitza du ardatz. Bidaia miresgarria, txotxongilolarien eta bihozdun txotxongiloen eskutik. Kantaren bidez barre eta amets egiten duten mintzoak.

Gauza apalekiko maitasunaz ari den antzerkia; besteenganako konpromisoa lantzen duen antzerkia.

Azpimarratzekoak dira originaltasun plastikoa eta antzezleen nortasun eszeniko erakargarria: txotxongilolariena, abeslariena, musikariena, aktoreena. Unibertso bizi hori osatzen duten objektuen baitatik jaiotzen da musika, eta maiz txotxongiloek eurek jotzen dituzte musika tresnak.



Gehiago irakurri...
 
Larunbat honetan bi bisita antzeztu berriak prest Topic-en
Astelehena, 2017(e)ko urria(r)en 09-(e)an 11:23etan

11.30etan euskaraz eta ordu bat beranduago, gazteleraz

Iaz bezela, 2017-2018ko ikasturte honetan TOPIC-ek aurreko ikasturtean martxan jarri zuen jarduera berri honekin jarraituko du: publiko familiarrentzako bisita gidatu teatralizatuak. Gure ustez, zentzu handia duen jarduera bat, batez ere gure Zentruak arte-disziplina jakin batean, antzerkiaren esparruan diharduelako.

Hala, nahi duten bisitariei ibilbidea egiten lagunduko diegu Txotxongiloen Etxean barrena, bisita gidatu teatralizatua eginez leku magiko honetan eta bisitan datozkigunentzat esperientzia ahaztezina izango dela uste dugu.

Ordubete iraungo du bisitaldi bakoitzak. Izena emateko, aldez aurretik jarri behar da gurekin harremanetan telefono honen bidez: 943 650 414; edo e-mailez bestela: cit@cittolosa.com. Talde bakoitzak 5 lagunekoa izan behar du gutxienean, eta 15ekoa gehienean. Prezioa pertsonako 7 €-koa izango da helduentzat, eta 5 €-koa haurrentzat.. Informazio osoa

 
‘Art toys’en argazki artistikoak eta infografiak ikusi ahal izango dira anbigun
Asteartea, 2017(e)ko azaroa(r)en 07-(e)an 20:43etan
 

Erakusketa paralelo honek 'art toys'-en beste alderdi desberdin bat biltzen du 

Erakusketarako tokiaz gainera, bada beste gune bat, Topic-eko anbigun, non museoaren aldi baterako aretoan erakusten diren ‘art toys’en argazki artistikoak eta infografiak ikusi ahal izango diren. Horiek ikusteko modu desberdina da, hor eszena birtualen parte dira eta. ‘Art toys’en zaleek eta bildumagileek askotan eszena originaletan txertatuta ateratzen diete argazkia beren jostailu artistikoei. Erakusketa paralelo honek ‘art toys’en alderdi hori jasotzen du, eta modu horretan, jostailu horiek oso elementu pertsonalak bihurtzen dira batzuetan.

 
Barazki Txotxongilo Tailerra
Astelehena, 2017(e)ko urria(r)en 30-(e)an 20:59etan

Ba al zenekien barazkiekin ere txotxongiloak eraiki daitezkeela? Bai, baI, halaxe da ! 

Barazkiz beteriko tailer honetan, garai honetan azokan topa ditzakegun produktuak ezagutuko ditugu, baita haien formak behatu eta haietatik beste forma batzuk sortu ere, modu honetara barazki zein fruitu ezberdinak elkartuz txotxongiloak sortuko ditugularik.

Baina honetaz gain, sortutako txotxongiloak biziarazten ikasiko dugu eta nola ez sortutako pertsonai berri hauekin jolastuko gara.

Animatzen al zarete familian tailerrean parte hartzera? Bai!!!! Ba, azaroaren 4an zatozte TOPICera!!!!!!!!


Gomendatutako adina: Familia guztiarentzat
Izena emateko:  943 65 04 14 / pedagogia@cittolosa.com
Prezioa: 5 €

Noiz: 04.11.2017,  11.00tik - 13.00ra
Non: TOPIC - Tolosa

 


 












Bisita bannerrak


jarraitu Facebook-en


jarraitu Twitter-en




En ToPic Tolosa utilizamos cookies para mejorar la experiencia de los usuarios, facilitando la navegación por nuestra web. Estamos haciendo todo lo posible por facilitar el uso de dichas cookies, así como su gestión y control al utilizar nuestros servicios.
Para más información visite nuestra política de cookies aquí.