Paul seme bakarra da eta bere etxeko erregea. Irati ahizparen jaiotzaren ondorioz, maitatua izateari uzteko beldurrak gaindituko du eta familiaren egonkortasuna kolokan jarriko du.
UniKo sei urtetik gorako ikusle guztientzako ikuskizuna da eta euskaraz antzeztuko da. Anaiaren jaiotzagatiko jelosiak haur batean eta bere ingurunean eragin ditzakeen ondorioen isla izan nahi du. Txotxongilo eta antzerki errealistarenaren teknikak nahasiz, jelosiaren kontu kezkagarria planteatzen dugu, haren gordintasun osoan aurrez aurre begiratuz, umorea galdu gabe.
TOPICeko sorkuntza-egonaldiak aurrera jarraitzen dute eta apiril hau bereziki emankorra izango da, Tolosar zentroak hainbat jatorri eta gaitako konpainien hiru egoitza hartuko baititu. Lehenengoak datorren astean bukatuko du egonaldia. Txotxongiloen antzerkian aritzen den konpainia bat da, hasieratik Bartzelonan prestakuntza eta ikerketa luzea izan duena eta Euskal Herrian ekoitzitako ikuskizunak eskaintzen dituena.
Aste Santuko opor hauetan, 'Gizonak, emakumeak eta txotxongiloak. Unima: txotxongiloarentzako etorkizun amankomun bat sinestuz eta sortuz’ erakusketa ikus ahal izango da TOPICen. Izenburuak Henryk Jurkowskik 1979an Unimaren (Txotxongiloaren Nazioarteko Batasuna) 50. urteurrena zela eta argitaratutako saiakerari egiten dio erreferentzia. Garai hartan, gaur bezala, Unimak atzera begiratzen zuen, jatorrira, eta zer bide jarraitu behar zuen pentsatzen zuen.
Aste Santuko opor hauetarako TOPICek mota guztietako jendearentzako jarduerak antolatu ditu. Lehenik eta behin, apirilaren 1, 2, 3 eta 5ean bisita gidatua egin ahal izango Museora. Horretarako, aldez aurretik erreserba egin beharko da, 943 650 414 telefonora deituz edo cit@cittolosa.com helbidera idatziz. Pandemia egoera dela eta, 6 lagun arteko taldeak onartuko dira.
Audrey Azoulay, UNESCOko zuzendari nagusiak idatzia
Txotxongiloaren Nazioarteko Eguna, 2003tik hona UNIMA (Union Internationale de de la Marionette - Txotxongiloaren Nazioarteko Batasuna)-ren ekimenez ospatzen dena, milaka urte eta aparteko aberastasuna duen arte honi omenaldia egiteko aukera da.
Keinu-trebetasun zorrotza, mugimenduaren eta ilusioaren arteko jolasa, itzalaren eta argiaren artekoa. Jantziak, forma eta eskultura menderatzea. Eszenaratzearen artea, eskematismoa eta sinbolismoa. Birtuosismo teknikoa eta poesia. Txotxongiloen artea arte unibertsala da, arte osoa.
Paul Claudelek esan zuen bezala, txotxongiloak antzezten duten hitzak dira. Narrazio erreal horren bidez, eguneroko errealitatea irudikatu eta urruneko historia eta ipuinei bizia eman diezaiekete. Ondare paregabea izateaz gain, txotxongiloek, erritu sendo baten parte izan edo agertoki garaikide batean jardun, gaur egungo artea osatzen jarraitzen dute.
Hori argi geratzen da Gizateriaren Ondare Kultural Ez-materialaren Zerrenda Adierazgarrian, arte horren 12 forma desberdin baititu orain arte: Canboyako Sbek Thom txotxongilotik hasi eta Eslovakiako eta Txekiar Errepublikako txotxongiloetaraino. Horietako bakoitza trebetasun eta tradizioen kontzentrazio aparta da, eta zaindu beharreko ondare komuna.
En ToPic Tolosa utilizamos cookies para mejorar la experiencia de los usuarios, facilitando la navegación por nuestra web. Estamos haciendo todo lo posible por facilitar el uso de dichas cookies, así como su gestión y control al utilizar nuestros servicios. Para más información visite nuestra política de cookies aquí.