Titulo/ Titulo/ Titulo/ Titulo/ Titulo/
TOPICeko egitasmo museografikoa aurkeztu da: Museoa edo Txotxongilo Etxea?
Osteguna, 2009(e)ko ekaina(r)en 04-(e)an 06:50etan

Dani Freixas arkitektoak, egitasmoaren arduradunak, argi du eta Txotxongilo Etxearen aldeko apustua egiten du, gela sekretuz eta magikoz betetako biltegi handi bat, bere hitzetan, biltegi, ganbara, ganbara korazatua, tailer, laborategi eta artxibo handi baten arteko batuketa, haurren eta helduen irudimena eragiten duena eta jokoa eta partaidetza indartzen duena; etengabe berritzen den erakusketa bat eta ikuslea harritzen duten keinu txikiz betea. Plato edo eszenatoki batetik hurbilago dagoen ingurune honetan, une hauetan 1.400 txotxongilotako fondo batzuk dituen TOPICeko bilduma iraunkorra kokatuko da.


 


Gehiago irakurri...
 
Martxoaren 21, Txotxongiloaren munduko eguna
Astelehena, 2009(e)ko martxoa(r)en 30-(e)an 20:43etan

Martxoak 21 bakoitzean, Txotxongiloaren Munduko eguna ospatzen da. TOPICek ospakizun honekin bat egin nahi du eta portal honen bitartez zabaldu nahi du. Hau da Ptre Matásek txekiar eszenografo handiak idatzi eta UNIMAK (Txotxon-giloaren Nazioarteko Elkarteak) nazioarte mailan bidalitako mezua:


„Egiaren kondaira

Su lerro luze batek espazioa zeharkatu eta Unibertsoko sakontasunetan desagertzen da. Berragertu eta desagertu egiten da berriro. Esku batean bere zuzia daraman Prometeo da, zuzia nori pasa behar dion iluntasunean etsipenaz bila dabil.

Gehiago irakurri...
 
TOPIC web aurkezpena
Astelehena, 2009(e)ko martxoa(r)en 30-(e)an 20:41etan

Lan zibila amaituta egon aurretik ere, internet bidez TOPIC mundo osoko etxeetan sartzen da dagoeneko. Gaur inauguratzen dugu TOPICeko web gunea eta, oraindik amaitu gabeko atal batzuk baldin badaude ere, dagoen bezala ezagutzera ematea erabaki dugu. Interfaze berdinaren azpian guztiak elkartu nahi ditu web gune honek: haurrak, irakasleak, txotxongilolariak, ikerlariak, jakinmina dutenak … eta guztientzat baliagarri izan nahi du. Era berean, gune bera beraien iruzkinekin, marrazkiekin, bisitaldiekin elikatzen duten lagunak zintzotu eta elkarrekin lotu nahi ditu. Guztiak espero zaituztegu.

 
Quebeceko agintariek TOPIC bisitatzen dute
Astelehena, 2009(e)ko martxoa(r)en 30-(e)an 20:40etan
 
Beste urtetan gertatu izan den bezala, Titirijai, Tolosako Txotxongiloen Nazioarteko Jaialdiak aurtengo urtea (azaroaren 28tik abenduaren 6ra) herrialde jakin bateko txotxongiloari arreta berezi bat eskainiko dio. Horrela, bere 27. edizioan, Leihoa Quebecera zabalduko da eta, bere bitartez,  bere 
Gehiago irakurri...
 
Ghanatik TOPICeko bizilagun berriak iristen dira
Astelehena, 2009(e)ko martxoa(r)en 30-(e)an 20:38etan
 
Ghanatik, Afrika, iritsi berriak dira harizko bi txotxongilo eder Tolosako TOPICera. Herrialde horretan Espainiak duen Enbaxadoreari, Julia Alicia Olmo y Romerori esker bidai luze hau egin dute eta berari benetazko eskerrak eman nahi dizkiogu gure bildumarako ekarpen interesgarri honengatik. 
Gehiago irakurri...
 





 

egutegia

<<  Martxoa 2019  >>
 As  As  As  Os  Os  La  Ig 
      1  2  3
  4  5  6  7  8  910
111213141517
181920212224
252627282931
Bisita bannerrak


ekitaldiak

bideoak

azkena

ikusiena

baloratuena

jaitsiena

argazki bilduma

Loading images
loading
Alemania Argentina Armenia Belgika Benin Brasil Bulgaria Camboya Canadá Txekiar Kolonbia Costa Rica Kuba Dinamarca Filipinas Frantzia Ghana Estatu Batuak Gran Bretaña Grecia Holanda Hungria India Indonesia Iran Italia Japón Mali Myanmar Moldavia Nigeria Polonia Rumanía Rusia Sri Lanka Taiwan Thailandia Timor Tunis Turquia Ucrania Uruguay Venezuela Txina Guante Txina hilo Txina barila Andaluzia Aragoi Katalunia Madril Valentzia Euskadi Galicia Eugenio Navarro Mariona Masgrau India Guante India Sombras India Hilo India Varilla Indonesia Sombras Indonesia Varilla kontseilu aholkulariekin bisita topic obrara Fotos Exposición Boulevard Exposición 2008-Ventana a Rusia

jarraitu Facebook-en


jarraitu Twitter-en




En ToPic Tolosa utilizamos cookies para mejorar la experiencia de los usuarios, facilitando la navegación por nuestra web. Estamos haciendo todo lo posible por facilitar el uso de dichas cookies, así como su gestión y control al utilizar nuestros servicios.
Para más información visite nuestra política de cookies aquí.