Titulo/ Titulo/ Titulo/ Titulo/ Titulo/
'Rebelión en el baño' BuenaMandarina Antzerki Taldea
Ostirala, 2010(e)ko urria(r)en 29-(e)an 15:43etan






Etxearen garbiketa eta higienearen alde urtetan lan pila egin ondoren, Don Manuelen etxeko tuberiek profesional baten esku hartzea beharrezkoa dute.
Orduan azaltzen da Dr Teflón Fontanero gaiztoa eta bere konponketa eta makinazio faltsuei esker bainuz bainu ibiliko da asmo bakarra buruan duela: ahalik eta ur gezik gehien biltzea.
Gehiago irakurri...
 
Teatro PLus antzerki taldeak 'La leyenda del farol' haurrentzako antzezlana eskainiko du
Igandea, 2010(e)ko urria(r)en 17-(e)an 09:46etan



Argiak eta itzalak, koloreak eta iluntasuna, beldurra eta alaitasuna ageri dira ikuskizun honetan. Guztia poesiaz beterik. Honegatik aurkeztuko dugu merezi duen moduan, 11urteko haur batek idatzitako poesia batekin.
Gehiago irakurri...
 
Norvegiar-indiar dantza eta txotxongilo talde batek Topic zentroan egingo du bere lan baten estreinaldi aurreko emanaldia, muntaia lantzeko egonaldiaren ondoren
Asteazkena, 2010(e)ko iraila(r)en 29-(e)an 13:41etan

Aurkezpena urriaren 9an egingo dute Tolosan, eta estreinaldi ofiziala 12an eta 13an, Oslon.


Damini House of Culture taldea Tolosako Topic zentroan dabil egun hauetan, Oslon lan egiten duen eta hiri hartan bizi den Sudesha Adhana koreografo eta dantzariarekin batera; hain zuzen ere, muntaia egonaldi bat egiten ari dira hemen. ‘Mahabharata’ proiektuaren bigarren zatia da, zehazki; proiektu horren lehen zatia dagoeneko aurkeztu zuten Osloko Antzoki Nazionalean, erabateko arrakastaz, 2008an herrialde hartan antolatutako Kultura Aniztasunaren Urtean.
Gehiago irakurri...
 
Lehendakariak Topic zentroko txotxongiloei bisita egin zien, Shanghain
Asteazkena, 2010(e)ko iraila(r)en 29-(e)an 07:38etan


Patxi López lehendakariak bisita egin zuen Shanghaiko Erakusketa Unibertsalean Euskadik duen estandera. Gune horretan, Topic zentroko txotxongiloak protagonista dituen muntaia batez egiten diete ongietorria bisitariei. 2010eko Erakusketa Unibertsalean, Euskadiren Astea egiten ari dira, irailaren 26tik (astelehena) urriaren 3ra (igandea). Beirazko paretak dituen beira arasa zilindriko batean (altzairuzko lau zutabeko egitura batek eutsia), Tolosako museotik eramandako zenbait pieza ikus daitezke. Batzuk Topic zentroaren funtsetakoak dira, adibidez, txinatar ezkontza bat irudikatzen duten txotxongiloak; beste batzuk, aldiz, erakusketa horretarako bereziki sortuak dira, euskal ezkontza antzezten dutenak, hain zuzen. Horiek dira erakusketaren osagai nagusiak, baina beste bost pieza ere badira; eta guztien buru, Mariona, Topic zentroaren maskota.

 
Bartzelona taldearen lagunarteak, Tolosan eta Topic zentroan
Asteazkena, 2010(e)ko iraila(r)en 29-(e)an 07:28etan
Espainiako eta beste hainbat herrialdetako Bartzelona taldearen lagunarteak Munduko XXXIII. Topaketa egiten ari dira Gipuzkoan. Topaketa hori dela-eta, zenbait ekitaldi antolatu dituzte Tolosan. Futbol klubaren webgunean ere agertzen da ekimen horien berri, eta bereziki nabarmenduta ageri da Topic zentroa,  kultura gune aipagarri modura. Testu osoa www.fcbarcelona.cat webgunean dago argitaratuta, eta hauxe dio:

Bartzelonaren aldeko zaleak Euskadin elkartuko dira, Munduko XXXIII Topaketa dela-eta. Topaketari Tolosan emango diote hasiera –Donostiatik 26 km-ra–, ongietorriko afari batez. Hain zuzen ere, Penya Blaugrana Donostik ongietorriko afaria antolatu du Oria ibaiaren ertzeko El Tinglado azoka historikoan. Bizitasun handiko eremua da, zalantzarik gabe, larunbatero azoka egiten baitute bertan, produktu autoktonoekin eta eskualdeko jaki adierazgarrienekin; Euskadiko azokarik tipikoenetakoa da.


Gehiago irakurri...
 





 

egutegia

<<  Abuztua 2019  >>
 As  As  As  Os  Os  La  Ig 
     1  2  3  4
  5  6  7  8  91011
12131415161718
19202122232425
262728293031 
Bisita bannerrak


bideoak

azkena

ikusiena

baloratuena

jaitsiena

argazki bilduma

Loading images
loading
Alemania Argentina Armenia Belgika Benin Brasil Bulgaria Camboya Canadá Txekiar Kolonbia Costa Rica Kuba Dinamarca Filipinas Frantzia Ghana Estatu Batuak Gran Bretaña Grecia Holanda Hungria India Indonesia Iran Italia Japón Mali Myanmar Moldavia Nigeria Polonia Rumanía Rusia Sri Lanka Taiwan Thailandia Timor Tunis Turquia Ucrania Uruguay Venezuela Txina Guante Txina hilo Txina barila Andaluzia Aragoi Katalunia Madril Valentzia Euskadi Galicia Eugenio Navarro Mariona Masgrau India Guante India Sombras India Hilo India Varilla Indonesia Sombras Indonesia Varilla kontseilu aholkulariekin bisita topic obrara Fotos Exposición Boulevard Exposición 2008-Ventana a Rusia

jarraitu Facebook-en


jarraitu Twitter-en




En ToPic Tolosa utilizamos cookies para mejorar la experiencia de los usuarios, facilitando la navegación por nuestra web. Estamos haciendo todo lo posible por facilitar el uso de dichas cookies, así como su gestión y control al utilizar nuestros servicios.
Para más información visite nuestra política de cookies aquí.