Titulo/ Titulo/ Titulo/ Titulo/ Titulo/
Nafarroako Gobernuko eta Eusko Jaurlaritzako ordezkariek Topic bisitatu dute
Asteartea, 2020(e)ko urria(r)en 06-(e)an 16:41etan

Kulturako Sailburuorde berria, Andoni Iturbek eta Nafarroako Gobernuko Kultura Zuzendari Orokorra, Ignacio Apezteguiak, besteak beste.

Nafarroako Gobernuak Retablo de Figurillas txotxongilo-konpainiaren funtsa jaso zuen iaz dohaintzan, Faro-Coma familiarena, Nafarroako Errege Artxibo Nagusian gordetzen den dokumental-zatia, eta TOPICen gorde eta erakutsiko diren 385 txotxongilo eta dokumentalak ez diren beste objektu eszenografiko batzuk. Txotxongiloak lau urterako utzi dira, beste lau urtetara luza daitezke eta 2021ean erakusketa bat irekiko da haiekin.

Gehiago irakurri...
 
Alegiazko izakiak izeneko erakusketa aurkeztu da
Ostirala, 2020(e)ko urria(r)en 02-(e)an 15:20etan

Gaur aurkeztu zaie erakusketa komunikabideei, Okendo kultur etxean

"Alegiazko izakiak / Seres fantásticos", Tolosako Topic Museoak Donostiako Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren Asterako ad hoc diseinatutako erakusketa, azaroaren 9ra arte zabalik egongo da. Bertan 80 txotxongilo ikus daitezke. Horietako erdiak ez dira inoiz erakutsi eta lehenengo aldiz atera dira Topic-eko biltegietatik, gizartean aurkezteko irrikaz, museoko pieza gisa.

 
Topic-ek erakusketa bat zabaldu du Donostiako Okendo Kultur Etxean
Ostirala, 2020(e)ko iraila(r)en 25-(e)an 15:15etan

Donostiako Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren Astearekin elkarlanean

Alegiazko izakiak / Seres fantásticos Tolosako Topic Museoak ad hoc diseinatutako erakusketa da, Donostiako Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren Asterako. Erakusketa hori irailaren 25ean inauguratuko da Okendo Kultur Etxean, eta azaroaren 9ra arte egongo da irekita. 80 txotxongilo ikusi ahal izango dira. Txotxongilo horien erdiak ez dira inoiz erakutsi, eta lehen aldiz aterako dira Topic-eko biltegietatik, museo-pieza gisa “gizartean” aurkezteko asmoz.

Gehiago irakurri...
 
Topic, Donostiako Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren 31. Astearekin elkarlanean arituko da
Ostirala, 2020(e)ko iraila(r)en 11-(e)an 11:02etan

Txotxongilo-erakusketa baten bidez. Okendo Kulltur Etxean

Duela egun batzuk, Donostiako Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren 31. Astea aurkeztu zen Donostian. Urriaren 30etik azaroaren 6ra izango dena, eta Topic-ek zeregin berezia izango du haren inguruan.

Panpinak izango dira Astearen ardatza. Aste horretan, panpin horiek agertu diren genero horretako klasiko batzuk proiektatuko dira, eta “Izaki fantastikoak” erakusketaren protagonista bihurtuko dira. Erakusketa irailaren 25etik azaroaren 9ra egongo da zabalik Okendo Kultur Etxean, eta Topic Museotik datozen txotxongilo hauek ikusi ahal izango dira.  
Gehiago irakurri...
 
Erakusketa berria Anbigun
Asteartea, 2020(e)ko uztaila(r)en 28-(e)an 16:50etan

Plazetako ikuskizunen giroa biltzen du

 

Azarora arte, Topic-eko Anbiguan, kale-ikuskizunei buruzko erakusketa ikus daiteke. Jendea plazetan txotxongiloak ikusteko biltzea zaila den unean, antzokietan bezala, anbigura eramatea erabaki dugu, garaiko giroa birsortzen duten argazkien eta 3 erakusketako 5 teatrinoen bidez: “Colorín y sus Marionetas” (2011), “Mariona Masgrau-La Fanfarra, Un Viaje al Mundo de los Txotxongilos” (2012) eta “Caminos de Polichinela” (2013). Erakusketak Topic-eko ordutegia mantenduko du: 10:30tik 14:00ra eta 15:30tik 19:00ra.

 


Topic Plus
Sarrera salmenta


 

egutegia

<<  Iraila 2020  >>
 As  As  As  Os  Os  La  Ig 
   1  2  3  4  5  6
  7  8  910111213
14151617181920
21222324252627
282930    
Bisita bannerrak


bideoak

azkena

ikusiena

baloratuena

jaitsiena

jarraitu Twitter-en




argazki bilduma

Loading images
loading
Alemania Argentina Armenia Belgika Benin Brasil Bulgaria Camboya Canadá Txekiar Kolonbia Costa Rica Kuba Dinamarca Filipinas Frantzia Ghana Estatu Batuak Gran Bretaña Grecia Holanda Hungria India Indonesia Iran Italia Japón Mali Myanmar Moldavia Nigeria Polonia Rumanía Rusia Sri Lanka Taiwan Thailandia Timor Tunis Turquia Ucrania Uruguay Venezuela Txina Guante Txina hilo Txina barila Andaluzia Aragoi Katalunia Madril Valentzia Euskadi Galicia Eugenio Navarro Mariona Masgrau India Guante India Sombras India Hilo India Varilla Indonesia Sombras Indonesia Varilla kontseilu aholkulariekin bisita topic obrara Fotos Exposición Boulevard Exposición 2008-Ventana a Rusia

jarraitu Facebook-en


En ToPic Tolosa utilizamos cookies para mejorar la experiencia de los usuarios, facilitando la navegación por nuestra web. Estamos haciendo todo lo posible por facilitar el uso de dichas cookies, así como su gestión y control al utilizar nuestros servicios.
Para más información visite nuestra política de cookies aquí.