Titulo/ Titulo/ Titulo/ Titulo/ Titulo/
Mila bisitaritik gora izan ditu TOPIC-ek
Ostirala, 2021(e)ko abuztua(r)en 13-(e)an 16:55etan

Familia askok 'Pieza Bihurriak' izeneko gynkanaren bitartez egin dute bisita

Udako opor hauetan, orain arte, mila lagun baino gehiagok bisitatu dute TOPIC, batez ere Euskal Herrikoak, eta ondoren katalanak eta madrildarrak. Museoa bisitatzeaz gain, ‘Gizonak, emakumeak, txotxongiloak. UNIMA: txotxongiloarentzako etorkizun amankomun bat sinestuz eta sortuz’ aldizkako erakusketara hurbildu dira.
Erakusketa hain da zabala aldi baterako erakusketen areto osoa eta anbigua hartzen dituela. Guztira, teknika desberdinetako 75 txotxongilo erakusten dira, garai desberdinetako UNIMAko txotxongilolari ospetsuenetako batzuenak. 
Gehiago irakurri...
 
Don Davelek amaiera eman die TOPIC-eko sorkuntza-egonaldiei aurtengo udan
Astelehena, 2021(e)ko uztaila(r)en 12-(e)an 09:49etan

LIHED izeneko ikuskizunarekin

Aurtengo udan, TOPICek sorkuntza-egoitzak itxi ditu Don Davel Konpainiarekin batera. Davel Puente Hoces-ek antzerkirako duen grinaren ondorioz sorturtako konpainia da eta bidaiari malabarista izateaz gain, zirkoaren, magiaren, objektuen antzerkiaren eta, oro har, eszenaren zale amorratua da baita ere.

2014 eta 2016 bitartean, Cirque Bidon konpainia frantziar historikoko kide izan zen, 1974az geroztik zaldiek tiratutako gurdietan bidaiatzen duena.

Gehiago irakurri...
 
Topic-ek txotxongiloak programatuko ditu berriro Madrilen
Asteazkena, 2021(e)ko ekaina(r)en 30-(e)an 11:35etan

TITERESCENAko denboraldi berria

Duela egun batzuk, Zentro Dramatiko Nazionalaren denboraldi berria aurkeztu zen Madrilen. Denboraldi horretan, Tolosako TOPICek berriro hartuko du parte, txotxongilo-ikuskizunak diseinatuz Titerescena egitarauaren barruan.

“Hitzak gizarte gisa egiten gaitu, komunitate gisa sostengatzen gaitu. Antzerkia arte komunitario nagusia da, eta ikusleek, baita gazteenek ere, ahal izan bezain laster, beren presentziaz defendatu dute, topaleku eta salbazio-leku gisa. Titerescena gure programazioaren funtsezko atal gisa sendotzen da”. Hitz horiekin, Alfredo Sanzol, CDNko zuzendariak bideo bati sarrera eman zion eta bertan, Idoya Otegui Tolosako zentroko zuzendariak txotxongiloen denboraldi berriari buruzko zertzelada batzuk eman zituen.
Gehiago irakurri...
 
Museoen astea: #WordsForTheFutureMW
Ostirala, 2021(e)ko ekaina(r)en 11-(e)an 19:03etan

Duela hamarkada batzuetatik hona, urtez urte ohikoa bihurtu den goiburua bat zabaldu da: museoek aldaketak behar dituztela, eta hauek etorkizunean ere egiten jarraitu behar direla, erakunde horiek gizartearentzat esanguratsuak izaten jarrai dezaten, hau da, ordezkatzen eta zerbitzatzen dituzten herritarrentzat. Aldaketei aurre egiteko moduaren araberako auziak ekarri ditu gogoeta interesgarrienak museologiaren arloan. Ez dago ikuspegi bakar bat halako gai konplexu bati aurre egiteko, geruza ugari eta ezberdinez osatuta baitago eta orokorrean, geruza hauek ez baitira erraztasunez bateratzen.

Gehiago irakurri...
 
Museoen astea: #ArtIsEverywhereMW
Ostirala, 2021(e)ko ekaina(r)en 11-(e)an 18:50etan

Urtero, azaroan, Titirijaiko Jaialdiarekin (Nazioarteko Txotxongilo Jaialdia) kointzidituz, TOPIC-ek txotxongiloen artea partekatzen du Tolosako hainbat txokoetan. Merkatarien Elkartearekin lankidetzan, ekimen hau gauzatzen dugu, herriko hainbat establezimendu gure bildumako txotxongilo adierazgarriekin apainduz, ikuslego orokorrak gure artelanak museoaren esparrutik kanpo ikusi ahal izan ditzan.

 
Gehiago irakurri...
 


Topic Plus
Sarrera salmenta



 

egutegia

<<  Urria 2021  >>
 As  As  As  Os  Os  La  Ig 
      1  2  3
  4  5  6  7  8  910
111213141517
18192021222324
25262728293031
Bisita bannerrak


bideoak

azkena

ikusiena

baloratuena

jaitsiena

jarraitu Twitter-en




argazki bilduma

Loading images
loading
Alemania Argentina Armenia Belgika Benin Brasil Bulgaria Camboya Canadá Txekiar Kolonbia Costa Rica Kuba Dinamarca Filipinas Frantzia Ghana Estatu Batuak Gran Bretaña Grecia Holanda Hungria India Indonesia Iran Italia Japón Mali Myanmar Moldavia Nigeria Polonia Rumanía Rusia Sri Lanka Taiwan Thailandia Timor Tunis Turquia Ucrania Uruguay Venezuela Txina Guante Txina hilo Txina barila Andaluzia Aragoi Katalunia Madril Valentzia Euskadi Galicia Eugenio Navarro Mariona Masgrau India Guante India Sombras India Hilo India Varilla Indonesia Sombras Indonesia Varilla kontseilu aholkulariekin bisita topic obrara Fotos Exposición Boulevard Exposición 2008-Ventana a Rusia

jarraitu Facebook-en


En ToPic Tolosa utilizamos cookies para mejorar la experiencia de los usuarios, facilitando la navegación por nuestra web. Estamos haciendo todo lo posible por facilitar el uso de dichas cookies, así como su gestión y control al utilizar nuestros servicios.
Para más información visite nuestra política de cookies aquí.