Titulo/ Titulo/ Titulo/ Titulo/ Titulo/ Exposición Temporal Topic Tolosa
Apirilaren 8an larunbata, La Canica konpainia Madrildarrak, “La Sirenita” ikuskizuna aurkeztuko du
Astelehena, 2017(e)ko apirila(r)en 03-(e)an 00:58etan
Haurrei zuzendutako Arte Eszenikoen Europar Ferian (FETEN 2016), Txotxongilo ikuskizun onenaren saria jaso zuen

Horizonteaz aratago, itsas barruan, urak duen kolore urdina aiton eder baten petaloen intentsitate berekoa da eta kristal garden bat bezain purua; baina horren sakona da ez dagoela lur zorua ikutuko duen aingurarik. Kanpandorre asko jarri beharko ziren, bata bestearen gainean, ur azpitik ur azalerara iritsi ahal izateko. Bertan bizi dira itsasoko biztanleak.
 
2005.urtean sortutako konpainia da, bertako partaideak adar artistiko ezberdinetatik datoz (arte plastikoa, antzerkia, dantza, musika…), “La Canica” konpainiak izaera multidisziplinarra duten ikuskizunak sortzea du helburu eta horretarako  interpretazioari, material ezberdinen erabilerari eta baliabide eszeniko ezberdinei garrantzia emanten die,  haurrearen mundutik gertu aurkitzen diren pertsonai eta istorioak eraikitzeko asmoarekin.
Gehiago irakurri...
 
Topic-ek Italiara eraman du 'Polichinellaren Ibilbideak' erakusketa.
Ostirala, 2017(e)ko martxoa(r)en 31-(e)an 13:24etan
Topic-en 2013an egin zen erakusketa, eta ondoren Lisboara, Madrilera eta Cordenons-era eraman dute

Topic-ek babesten du erakusketa, eta Italiako Pordenone hirian, San Francesco-ren Klaustroan, ikusgai egongo da datorren apirilaren 1etik 30era bitartean, “Le Strade di Pulcinella” tituluarekin. Erakusketa hori bera Italiako beste hiri batean, Corenons-en, izan zen orain dela hilabete pasatxo, urtarrilaren 21etik otsailaren 28ra bitartean.

Erakusketa horren bidez, Polichinela Europan barrena zabaldu nahi da, jendeak ezagutu dezan. Erakusketan, hiri gehienek txotxongilo bat dute ordezkari: Napolesek Pulcinella, Parisek Polichinelle, Londresek Punch, Lyonek Guignol, Moskuk Petrushka, Bartzelonak Titella, Madrilek Don Cristobal, eta Tolosak, TOPIC bidez, Mariona. Proiektu honen logika eta filosofia da erakustea nola Europako txotxongiloen tradizioek, anitzak eta desberdinak izan arren, hizkuntza bera darabilten eta nola printzipio berak adierazten dituzten guztiek ere; hala, txotxongiloek garrantzi handiko eginkizuna betetzen dute beren alorrean: desberdintasunek, bereizteaz gainera, elkartu ere egiten dutela erakustea, eta hori, bistan da, behar-beharrezkoa da gaur egun
Gehiago irakurri...
 
Marrazki tailer baten bidez Haurren Libruruen egun mundiala ospatuko dugu
Osteguna, 2017(e)ko martxoa(r)en 30-(e)an 11:28etan
El taller, gratuito, tendrá lugar el 2 de abril

Haur eta Gazteentzako Liburuaren Nazioarteko Eguna, 2017ko apirilaren 2a, bat dator Hans Christian Andersen idazle daniarraren jaiotzurteurrenarekin; hori dela-eta, marrazketa-tailer
bat antolatu dugu.

Izan ere, haurrentzako liburuak mezuz, irudiz eta metaforaz josita daude…eta unibertso bat sortzen da hala, behar-beharrezkoa dena txikienak beren barruko mundua eta kanpoko unibertsoa ezagutuz joan daitezen. Nola hutsegin halako egun batean!

Deialdia luzatzen diegu txikienei, mundu hori esploratu dezaten gurekin batera; bidean geldialdiak egingo ditugu noizean behin ipuinetan agertzen dena arakatzeko, eta irudien eta formen bidez erakusten digutena geure kabuz deskubrituz joateko.

Animatu, eta zatoz entzutera, begiratzera, kontatzera eta imajinazioarekin hegan egitera! Animatu, eta zatoz jolasean ibiltzera! Animatu, eta segi ikasten eta hazten!
Gehiago irakurri...
 
Datorren larunbatean “La verdadera historia de Romeo y Julieta” lanaren emanaldia egongo da ikusgai TOPICen, Ezezagunok-Los Desconocidos konpainiaren eskutik
Astelehena, 2017(e)ko martxoa(r)en 20-(e)an 12:50etan
Emanaldi honekin Down Sindromearen Nazioarteko Eguna ospatuko da

Miren Etxeberriak moldatutako lan hau, “La verdadera historia de Romeo y Julieta”,  Antonio Muñoz eta Olga Margalloren istorioan oinarrituta dago, zein aldi berean Shakespearen klasikoan inspiratuta dagoen.

Istorioaren bertsio berri honetan, konpainia gipuzkoarretik adierazten dutenaren arabera, “Julietaren aita, alaba etxean izateaz nezkaturik dago. Apaiza berrriz, bata bestearen aurka dauden familiak adiskidetzeaz leher egida eta istorio guztiek amaiera negatiboa duten lanak idazten dituen William-ez nazkatuta. Romeo aldiz, horren gustora dago maiteminduta egoteak sortarazten dion sensazioaz, ez duela pasatzerik nahi”.

Panorama honen erdian <egoera ezberdinen nahaste borraste eta burugabekeriak gertatzen dira, non Lucreciak, Julietaren lagunak, bere maitalea den Paris-ekin batera, aldi berean gertatzen ari den ezertxo ere ulertzen ez duenak, historiaren ibilbidea aldatzea nahi duen".

Martxoaren 21ean, Txotxongiloaren Nazioarteko Egunarekin batera, Down Sindromearen Nazioarteko Eguna ospatuko da. Ospakizun horren bidez, Nazio Batuen Batzar Nagusiak herritarren kontzientzia handitu nahi izan du Down Sindromearen gainean, eta, aldi berean, gogorarazi digu adimen-desgaitasuna duten pertsonek duintasun eta balio itzela dutela, ekarpen handiak egiten dituztela beren komunitatearen ongizatearen eta dibertsitatearen sustatzaile gisa. Orobat, beren autonomia eta independentzia indibidualaren garrantzia azpimarratu nahi izan dute, eta modu berezian seinalatu dute erabaki propioak hartzeko pertsona horiek duten askatasuna.
 
Gehiago irakurri...
 
Titiritran konpainiak larunbat honetan 'Arturo y Clementina' lana aurkeztuko du
Astelehena, 2017(e)ko martxoa(r)en 13-(e)an 10:45etan
Ikuskizunak itzal antzerkia eta animazio zinematografikoa nahasten ditu

Piano eta antzerki objektuei zuzendutako kontzertua. Arturo eta Clementina maitemindurik dauden eta euren bizitza elkarbanatzea erabakitzen duten bi dordoka dira. Clementina alaia, ameslaria eta bizkorra da eta Arturok bere oskol gainean Clementina zaintzearen ardura darama baita berarentza baliotsua den guztia eskaintzea ere. Baina bakoitzaren irizpideak oso ezberdinak dira.

Clementinak artea eta bizitza sorkuntzaren barrutik sentitu nahi ditu, Arturok aldiz, dagoeneko kontsagratuta dagoen kulturari ematen dio garrantzia eta barre egiten dio bere lagunaren “inozentziari” jarduera artistiko ezberdinak burutu nahi dituenean.

Clementinak aldiz, bere lagunaren aurreiritzi eta segurtasun ezak bizkarrean daramatza, irtenbiderik gabe aurkitzen den arte. Titiritran Teatro hasiera hasieratik planu tekniko eta esanahiean interesatu da, teknologia berriak eta tradizioaren elkarrizketak bat eginez.
Gehiago irakurri...
 


 












egutegia

<<  Azaroa 2017  >>
 As  As  As  Os  Os  La  Ig 
    1  2  3  4  5
  6  7  8  9101112
131415161719
202122232425
27282930   
Bisita bannerrak


ekitaldiak

bideoak

azkena

ikusiena

baloratuena

jaitsiena

argazki bilduma

Loading images
loading
Alemania Argentina Armenia Belgika Benin Brasil Bulgaria Camboya Canadá Txekiar Kolonbia Costa Rica Kuba Dinamarca Frantzia Ghana Estatu Batuak Gran Bretaña Grecia Holanda Hungria India Indonesia Iran Italia Japón Mali Myanmar Moldavia Nigeria Polonia Rumanía Rusia Sri Lanka Taiwan Thailandia Timor Tunis Turquia Ucrania Uruguay Venezuela Txina Guante Txina hilo Txina barila Andaluzia Aragoi Katalunia Madril Valentzia Euskadi Galicia Eugenio Navarro Mariona Masgrau India Guante India Sombras India Hilo India Varilla Indonesia Sombras Indonesia Varilla kontseilu aholkulariekin bisita topic obrara Fotos Exposición Boulevard Exposición 2008-Ventana a Rusia

jarraitu Facebook-en


jarraitu Twitter-en




En ToPic Tolosa utilizamos cookies para mejorar la experiencia de los usuarios, facilitando la navegación por nuestra web. Estamos haciendo todo lo posible por facilitar el uso de dichas cookies, así como su gestión y control al utilizar nuestros servicios.
Para más información visite nuestra política de cookies aquí.