Ostirala, 2019(e)ko maiatza(r)en 03-(e)an 11:17etan |
Fruitu eta barazkiekin
Eitb-ko Sukaldaria programan txotxongiloak egin ditugu barazkiekin. Ikusi nola!
|
Astelehena, 2019(e)ko otsaila(r)en 25-(e)an 13:19etan |
Durante el mes de Julio, por las mañanas
TOPIC - Tolosako Nazioarteko Txotxongilo Zentroak, UDA SORTUZ laborategia sortu du 14-17 urte bitarteko gazteei zuzenduta (2002, 2003 eta 2004an jaioak). Uztailean izango da, goizeko 9:30tik 13:30ra.
UDA SORTUZ arte laborategi bat da eta bertan txotxongiloak egingo ditugu atal hauetatik murgilduz: diseinua, eraikuntza, azken ukituak eta manipulazioa.
TOPIC-ek 10 urte beteko ditu 2019ko azaroan. Ospakizun handi honetarako, laborategian museko hainbat txotxongiloen erreplika erraldoiak egingo ditugu eta baita TOPICeko ikurra den Mariona erraldoi bat ere.
Izen ematea bakarrik edo taldean (2 pertsona gehienez) egin daiteke maiatzak 17 arte.
Informazio gehiago hemen.
|
Asteartea, 2019(e)ko apirila(r)en 09-(e)an 12:20etan |
11:30ean euskaraz eta 12:30ean gazteleraz
Datorren igandean, hilak 21, helduei zuzendutako bisita gidatuak izango ditugu berriro. Bertan, modu atsegin eta entretenigarri batean gure museoa ezagutu ahal izango duzue, baita museoko pertsonaia ezberdinak ere. Antzezle bat, museo honetan bizi izan den pertsonaia historiko baten paperean sartuko da, bisitariak ibilbidean zehar gidatuz. Modu honetan eta ordu betez, Topic-era hurbiltzen den edonork museoa eta eraikinaren historia modu berezi batean bizi eta ezagutu ahal izango du.
Bisitak hilean behin egingo dira –larunbatetan 11:30etan euskaraz, eta 12:30etan gazteleraz– eta ordubete iraungo du bisitaldi bakoitzak. Izena emateko, aldez aurretik gurekin harremanetan jarri behar zarete: telefonoz 943 650 414 edota e-mailez cit@cittolosa.com. Talde bakoitzak 5 lagunekoa izan behar du gutxienez, eta 15ekoa gehienez. Prezioa pertsonako: 7 €
|
Gehiago irakurri...
|
Asteartea, 2019(e)ko apirila(r)en 09-(e)an 00:00etan |

11:30ean euskaraz eta 12:30 en castellano
Datorren larunbatean, apirilak 20, TOPIC-ek publiko familiarrari eskainitako bisita gidatu antzeztuekin jarraituko du. Gure ustez, zentzu handia duen jarduera bat da, batez ere gure Zentroak arte-disziplina jakin batean, antzerkiaren esparruan, diharduelako. Hala, nahi duten bisitariei ibilbidea egiten lagunduko diegu Txotxongiloen Etxean barrena, bisita gidatu antzeztua eginez eta leku magiko hau ezagutara emanez, eta bisitan datozkigunei esperientzia ahaztezina bat eskainiz.
Bisitak hilean behin egingo dira –larunbatetan 11:30etan euskaraz, eta 12:30etan gaztelaniaz–; goran adierazita dator egutegia. Ordubete iraungo du bisitaldi bakoitzak. Izena emateko, aldez aurretik gurekin harremanetan jarri behar zarete: telefonoz 943 650 414 edota e-mailez cit@cittolosa.com. Talde bakoitzak 5 lagunekoa izan behar du gutxienez, eta 15ekoa gehienez. Prezioa pertsonako: 7 € helduak /5 € haurrak.
|
Gehiago irakurri...
|
Asteartea, 2019(e)ko apirila(r)en 09-(e)an 00:00etan |
Argazkiak maiatzaren 15 arte aurkeztu daitezke
Urtero, 1977tik, maiatzaren 18an Museoen Nazioarteko Eguna ospatzen da mundu osoan. Aukera paregabea da museoek gure gizartearen eta kulturaren garapenean duten zereginaz kontzientziatzeko.
2019ko Museoen Nazioarteko Eguna dela eta, Topic-ek txotxongiloak eta argazkigintza maite duen edonor museoan argazkiak egitera gonbidatzen du. Horregatik, apirilaren 13tik maiatzaren 13ra bitartean, jarduera honetan parte hartu nahi dutenek museoan dohainik sartu ahal izango dira argazkiak egitera. Sarreran identifikatu egin beharko dira eta 2019ko maiatzaren 15a baino lehen, egiten dituzten irudien aukeraketa bat bidali beharko dute.
Argazkiak gure webgunean elkarbanatuko ditugu (www.topictolosa.com) eta guztiekin batera, Topic zentroan publikoari irekitako argazki erakusketa bat antolatuko dugu, TOPIC-EN 10. URTEURRENAren harira egingo ditugun jardueren barruan.
Parte-hartzaile guztien artean bi sari zozkatuko dira: Topic-eko txotxongilo bat, TOPIC-en txotxongiloen ikuskizunak ikusteko 2 bonu, 2019ko ekainetik 2020ko ekainera arte, eta Leidor zinemarako, iraileko bi zinema-bonu.
|
Gehiago irakurri...
|
|
|