Titulo/ Titulo/ Titulo/ Titulo/ Titulo/
Txotxongiloen Nazioarteko Eguneko mezua
Osteguna, 2019(e)ko martxoa(r)en 21-(e)an 18:20etan

UNIMA-k 90 urte bete ditu

Txotxongilolari maiteok, UNIMAko bazkideok, gaur gurekin zaudeten munduko lankide guztiok, ongi etorriak bihotz-bihotzez!

Txotxongiloaren Nazioarteko Egunerako 2019ko UNIMAren mezua idazteko eskatu zidatenean, erabat hunkitu nintzen. Ohore ikaragarria baita. Harro nago zuekin batera munduko txotxongilo antzerkiaren elkarterik zaharrena partekatzen dudalako. Tradizioa, talentua, irudimena eta lan gogorra: horra hor UNIMA zutik mantentzen duten zutabe mardulak. Gure sortzaileen bidez, ikuspegi finez lan egin dutenen bidez, forma eman diogu gaurko txotxongilo munduari. Haietako zenbait gure artean dira, beste zenbait gure gogoetan, baina haien ideiak, balioak, ondare artistikoa eta bereziki enpatia, bizi-bizirik daude oraindik, mundu osoan zabalduta ditugun 90 zentro nazional eta ordezkariei esker.  

Hasiera-hasieratik, sormena, gogoetak eta lana elikatzeko, babesteko, partekatzeko eta batzeko plataforma izan da UNIMA. 90. urteurren honetan, belaunaldi eta txotxongilolari berriekin lotu behar dugu konpromisoa, hala arte tradizionala nola berritzailea egiten dutenekin hain zuzen. Haien irudimenaren, sormenaren eta ideien bitartez sortuko baita edertasuna. Hala esatea baldin badagokit, zubi batean gaude gu orain, aurreko belaunaldien eskarmentua jaso eta geure burua berriz asmatzen ari gara, eta, bide batez, etorkizun distiratsu eta positiboari so ere bai.

Teknologiaren aroan bizi gara, eta aukera handiak eskaintzen dizkio teknologiak hala txotxongiloari nola UNIMAri: ikusle berriak lortu, txotxongiloekin istorio biziagoak kontatu, banaketa modu berriak eskuratu eta gure lana erakusgai ipintzeko plataforma berriak sortu.

Gehiago irakurri...
 
La Negra konpainia Valentziarrak EN LAS NUBES lana aurkeztuko du
Asteazkena, 2019(e)ko martxoa(r)en 20-(e)an 10:49etan

 Larunbat honetan 18:30ean

Martxoaren 21ean, Txotxongiloen Nazioarteko Eguna dela eta, proposamen batekin gatozkizu larunbat honetarako: zer iruditzen zaizu ikuskizuna baino lehen txotxongilo bat eraikitzeko aukera duzula esaten badizugu?
Eskura ezazu tailerra + ikuskizuna sarrera konbinatua 8 euroren truke eta goza ezazu arratsalde dibertigarri batez familian.

Ezagutu nahi al duzue nire lagunaren istorioa? Agian nire laguna zuen laguna ere bada! Mundiala izango litzateke, ezta?

Begira nire laguna aurkeztuko dizuet: nire laguna batzuetan ezberdin sentitzen da, nire laguna batzuetan puxika baten moduan hegan aterako litzateke unibertsoan barneratuz, nire lagunak hodei bat den langun bat dauka, nire laguna bakarrik dago baina aldi berean lagun mordoa agertzen zaizkio, nire lagunak bere lagun guztien irudimenean sartzen uzten dion dohai berezi bat dauka. Adi egon zaiteztete zuen ametsetan, agian nire laguna agertuko da eta!

GOMENDATUTAKO ADINA: >3

HIZKUNTZA : Gaztelera

IRAUPENA: 45’ 
 
Larunbat honetan antzeztutako bi bisita gidatu antolatuko ditu Topic-ek
Asteazkena, 2019(e)ko martxoa(r)en 20-(e)an 00:00etan

11:30ean euskaraz eta 12:30ean gazteleraz

Datorren larunbatean, martxoak 23, TOPIC-ek publiko familiarrari eskainitako bisita gidatu antzeztuekin jarraituko du. Gure ustez, zentzu handia duen jarduera bat da, batez ere gure Zentroak arte-disziplina jakin batean, antzerkiaren esparruan, diharduelako. Hala, nahi duten bisitariei ibilbidea egiten lagunduko diegu Txotxongiloen Etxean barrena, bisita gidatu antzeztua eginez eta leku magiko hau ezagutara emanez, eta bisitan datozkigunei esperientzia ahaztezina bat eskainiz.

Bisitak hilean behin egingo dira –larunbatetan 11:30etan euskaraz, eta 12:30etan gaztelaniaz–; goran adierazita dator egutegia. Ordubete iraungo du bisitaldi bakoitzak. Izena emateko, aldez aurretik gurekin harremanetan jarri behar zarete: telefonoz 943 650 414 edota e-mailez cit@cittolosa.com. Talde bakoitzak 5 lagunekoa izan behar du gutxienez, eta 15ekoa gehienez. Prezioa pertsonako: 7 € helduak /5 € haurrak.

 

Gehiago irakurri...
 
Txotxongiloen Nazioarteko Egunaren ospakizuna
Ostirala, 2019(e)ko martxoa(r)en 15-(e)an 08:24etan

Tailerra, ikuskizuna eta erakusketa berria

Txotxongiloen Nazioarteko eguna dela eta, Topic-ek hainbat jarduera antolatu ditu datorren martxoaren 23rako. 

17.00etan txotxongiloen eraikuntzarako tailer bat egiteko aukera izango dute, 18:35etan "En las nubes" ikuskizunera etorriko direnek. Ikuskizuna Valentziako La Negra konpainiak eskainiko du. Tailerran parte hartu eta ikuskizuna ikusi nahi dutenek 8 euro ordaindu beharko dituzte. Ikuskizunaren aurretik Txotxongiloen Nazioarteko Eguneko mezuaren irakurketa egingo da eta 19.15ean Topic-eko aldizkako erakusketa berriaren inaugurazioa egingo da: Eszenak & Istorioak, Holandako Speeltheater Holland konpainiarena. Erakusketa honetan, Speeltheater Holland-ek txotxongilo lan baten ikuspuntu orokor bat erakutsi nahi du, aretoan planteaturiko eszena eta egoerekin, baita txotxongiloekin bakarrik ere. Speeltheater Holland konpainiakoei gazte, heldu, zein haurrek eta edozein bisitarik modu irudimentsu batean parte-hartzera gustatuko litzaieke, eszena eta egoera ezberdinak aurkeztuz, dena posible den esparru batean. 

 
Txotxongiloei buruzko ikastaroa TOPIC-en
Asteazkena, 2019(e)ko martxoa(r)en 06-(e)an 00:00etan

Martxoaren 16an izango da, 9:30tik 13:00ra

Datorren martxoaren 3 eta 10 erako Topic-ek “Txotxongiloak: objektu bizidunen unibertso emankorra” izeneko tailer bat antolatuko du. Tailer honetan, pentsaraziko digun marko teoriko eta zenbait dinamikei esker, kontestu ezberdinetan txotxongiloen jolasaren indarra aztertuko dugu, beti ere osasun kotesturantz begirada luzatuz.

Horretarako, txotxongiloei buruz, objetuei buruz, eta hauei bizitza emateko ditugun baliabideen inguruan mintzatuko gara. Estrategia ezberdinak ezagutuko ditugu eta jolastuz txotxongiloekin lan egiteko eremu ereingarrian murgilduko gara, paraleloki osasuna landuz. Honetaz gain, hauekin egindako esperientzia ezberdinak ezagutuko ditugu.

Tailer esperientziala izango da, bakoitzaren esperientzian oinarrituz txotxongiloak sortuko ditugu, eta diren eta ez diren identitate zoragarri hauek oparitu diezaguketenaz ikasiko dugu. Kurtso honek, ikasten jarraitu ahal izateko bide hunkigarriak irekitzea espero dugu.

Tailerra Topic-eko pedagogia arduraduna den Karmele Kruz-ek emango du eta osasun-langileei, irakasleei, txotxongilolariei, artista plastikoei, etab. zuzenduta dago. Topic-en izango da, 9:30tik 13:00ra eta 45€-ko balioa izango du.


 





 

egutegia

<<  Abuztua 2019  >>
 As  As  As  Os  Os  La  Ig 
     1  2  3  4
  5  6  7  8  91011
12131415161718
19202122232425
262728293031 
Bisita bannerrak


bideoak

azkena

ikusiena

baloratuena

jaitsiena

argazki bilduma

Loading images
loading
Alemania Argentina Armenia Belgika Benin Brasil Bulgaria Camboya Canadá Txekiar Kolonbia Costa Rica Kuba Dinamarca Filipinas Frantzia Ghana Estatu Batuak Gran Bretaña Grecia Holanda Hungria India Indonesia Iran Italia Japón Mali Myanmar Moldavia Nigeria Polonia Rumanía Rusia Sri Lanka Taiwan Thailandia Timor Tunis Turquia Ucrania Uruguay Venezuela Txina Guante Txina hilo Txina barila Andaluzia Aragoi Katalunia Madril Valentzia Euskadi Galicia Eugenio Navarro Mariona Masgrau India Guante India Sombras India Hilo India Varilla Indonesia Sombras Indonesia Varilla kontseilu aholkulariekin bisita topic obrara Fotos Exposición Boulevard Exposición 2008-Ventana a Rusia

jarraitu Facebook-en


jarraitu Twitter-en




En ToPic Tolosa utilizamos cookies para mejorar la experiencia de los usuarios, facilitando la navegación por nuestra web. Estamos haciendo todo lo posible por facilitar el uso de dichas cookies, así como su gestión y control al utilizar nuestros servicios.
Para más información visite nuestra política de cookies aquí.