Ostirala, 2018(e)ko abendua(r)en 07-(e)an 12:25etan |
Gabonetako azoka
Atzotik hasi eta Igandea, hilak 9 arte, Topic-ek stand bat izango du Ficobako Gabonetako Azokan.
Bertan Txotxongilo Zentruari buruzko informazioa jaso daiteke eta egunero 12:00tik 13:00ra eraikuntza tailer bat burutuko da.
|
Osteguna, 2018(e)ko abendua(r)en 06-(e)an 21:59etan |
19 konpainia, 51 emanaldi eta 8700 ikusle
Hemeretzi izan dira Titirijairen aurtengo programa osatu duten konpainiak. Tolosan 37 emanaldi izan dira guztira, eta horietatik 14 Sestao, Ordizia, Eibar, Donostia, Pasaia eta Orio artean banatu dira. Tolosar Jaialdiko ikuskizunak urtero antolatzen duen zirkuituan sartu den azken herria izan da Orio.
8.700 ikusle inguru bildu dira aurten Titirijaiko programazioan parte hartu duten 18 ikuskizunetan; 1.800 gipuzkoar zirkuituari egokitu zaizkio eta 900 ikusle egon dira kale ikuskizunetan. Ikastetxeetarako programatutakoez gain antolatzen diren “ikuskizun irekietara” etorri den ikusle kopurua %14 igo da.
|
Gehiago irakurri...
|
Larunbata, 2018(e)ko abendua(r)en 01-(e)an 20:17etan |

Aurten saria Madrilera joan da
36. Titirijaiko haur-epaimahaiak emandako saria Titiriguiri konpainia madrildarraren «El Ratoncito Pérez no nace, se hace» ikuskizunak irabazi du |
Osteguna, 2018(e)ko azaroa(r)en 29-(e)an 19:01etan |

Kamioi bat eta hiri-autobus bat
Gaur hasi eta igandera bitartean, Teatri Mobili izango da ikusgai Euskal Herria plazan. Girovago eta Rondella familiak eta Dromosofista Konpainiak sortutako gune ibiltaria.
Kamioi bat eta hiri-autobus bat bi antzerki-gune bitxi bihurtu dira, eta 35 ikusleei eskainita, 30 minutuko hitzik gabeko ikuskizunak ikus ahal izango dira bertan. |
Asteartea, 2018(e)ko azaroa(r)en 27-(e)an 13:03etan |

Gauero, 22:00etan, helduei zuzendutako ikuskizunak Topic-en
Gaur, asteartea, helduei zuzendutako ikuskizunekin jarraitzen dugu Topic-en, gaueko 22:00etan eta ondoren artistekin solasaldia izango da anbiguan, modu informal eta lasaian, beraien lana gertuagotik ezagutzeko, beraien zailtasunak, nola aukeratzen dituzten gaiak, erabiltzen dituzten teknikak, musika…
Gaur ikusiko dugun ikuskizuna “La Celestina” izango da, Valentziatik datorren Banbalina konpainiaren eskutik; bihar “Trabajos de interior”, Behi Bis konpainia euskaldunaren eskutik; ostegunean "Gri-Gri", Marionettes Nomades Kataluniarren eskutik eta ostiralean "Gaudeamus", La Chana Teatro konpainiaren eskutik. |
|
|
|